Basamortuetatik poloetara

Animalia baten gorputz tenperatura konstante mantendu ahal izateko, berdinak izan behar dira animalia horrek galtzen duen beroa eta irabazten duena. Barne jatorria du animalia homeotermo gehienen bero gehiena; hau da, metabolismo-jarduera da gure beroaren iturri nagusia. Beroa elkartrukatzeko, berriz, lau modu daude: eroaketa, konbekzioa, erradiazioa eta lurrunketa. Gauzak errazteko esan dezakegu animalia beste masa batekin [...]