Txakurren eraentze termikoan arnas azalek betetzen duten zeregina aipatu nuen “Izerdia” izenburuko artikuluan. Txakurrek ez dute izerdi-guruinik eta beraz, ez dute izerdirik botatzen. Horrek, baina, ez du esan nahi lurrunketara jo ezin dezaketenik gorputza hozteko. Beroa xahutu behar dutenean hatsantu egiten dira eta horrek sortzen duen aire mugimenduak erraztu egiten du arnas azalen gaineko uraren [...]

