Titikaka Aintzirako igela

Anfibioen arnasketan larruazalak zeregin garrantzitsua betetzen duela kontu jakina da. Hainbat anfibio taldetan, baina, garrantzi hori noraino iristen den ez da hain kontu ezaguna. Titikaka Aintzirako (3.812 m) uretan bizi den igelak -Telmatobius culeus- ez du egiazko birikarik, gasen elkartrukerako egokiak ez diren birika aztarnak baino ez baititu.Oso berezia da igel hori, ez baita [...]

Tximitxaren musua

Europako zenbait zootan Triatoma generoko intsektuak erabiltzen ari dira animaliei odol laginak hartzeko.Dirudienez, ez da erraza zooetako zenbait animaliari odola erauztea, osasun azterketak egiteko hartu behar diren odol laginak txikiak badira ere. Anestesiatu egin behar dira animaliak. Baina zenbait espezietan, -jirafetan esaterako-, oso arriskutsua da anestesia, eta beraz, maiz erautzi behar bazaie odola, jirafa [...]

Igel “iragazkaitzak”

Ezaguna da anfibio gehienek urarekin menpekotasun handia dutela, bai eta lehorrean bizi direnean ere. Euren larruazala iragazkorra da oso. Izan ere, iragazkortasun handi horri esker anfibio askoren larruazalak garrantzi handia du arnas elkartrukeetan. Baina era berean, lehorrean ur asko galtzen dute larruazalean zehar, urarekin iragazkorra baita larruazal hori. Azken batean, orokorrak izaten dira irazkortasunak; hau [...]

Bost traiñeru juan ziran patroi banarekin

Historian zehar baleak izan dira euskal arrantzaleen harrapakin preziatuenetakoak, baina euskaldunak ez dira izan harrapakin horien bila ibili diren bakarrak. Izan ere, asko izan dira baleen arrantzaz bizi izan diren beste kostaldeetako herriak, eta oraindik ere, errusiar, norbegiar eta japoniarrek, batez ere, baleak harrapatzeko arrantzontziak dituzte, gero eta balea gutxiago geratzen diren arren.Balearen olio [...]

Mendigoizaleak

Goi mendietako gainetarantz abiatzen diren mendigoizaleen telebistako irudiek, edertasuna alde batera utzita, iruzur egiten dute nonbait. Ez dute erakusten mendigoizaleen sufrimendua. Zortzi mila metrotik gorako gailurretatik ibiltzea ez dirudi hain zaila irudiotan. Horregatik diogu iruzur moduko zerbait direla irudiok, errealitatea islatzen ez dutelako.
Toki garaietan dagoen oxigeno urritasuna da leku garai horietan bizitzeko edo egon [...]