Pinguino enperadorearen bizitza harrigarria

Pinguino enperadoreak Aptenodytes forsteri du zientzia-izena eta Antartikan bizi da. Munduan ez dago toki hotzagoan bizi den hegaztirik. Behar bada horregatik da hain harrigarria pinguino horren bizimodua.Aptenodytes forsteri, arrainjalea izanik, itsasoan bakarrik elikatzen da. Pinguino arra, negua hurbiltzen denean, uretatik irten eta ibiliz abiatzen da, itsaso izoztuaren gainetik, izotz iraunkorrean 50-100 km-tara dagoen txitatze-gunera. Han [...]

Txirla gizajalea

Igaro den urtarrilaren hamabostean Acoelomorpha filumaren Symsagittifera roscoffensis zizarez aritu ginen hemen. Zizare lau horrek eguzkia hartzen du, mikroalga sinbionte batetik hartzen baititu bizitzeko behar dituen energia osagaiak. Baina Symsagittifera ez da energia lortzeko alga sinbionteak baliatzen dituen animalia bakarra. Bibalbioen artean, esaterako, badira berdin jokatzen dutenak ere. Ozeano Bareko koralezko uharrietan bizi den Tridacna [...]

Arrainen haragia, bizimoduaren adierazle

Arrainen haragiaren itxura oso desberdina da espezietan zehar. Arraina jatea gustuko dugunok ondo dakigu hori. Atunak edo hegaluzeak bezalako tunidoak ditugu mutur batean eta mihi-arraina edo erreboiloa bezalako arrain lauak bestean.Tunidoen haragiaren kolorea desberdina izan daiteke espezietan zehar baina, oro har, beste arrainena baino ilunagoa izaten da. Atunak ez dira zuriak eta hezurraren inguruan [...]