Aurreko ekarpenean esan dugun bezala, karraskarien barrunbeetan oxigeno gutxi dago, jarduera-maila garaiko animalia homeotermoak izanik oxigeno (O2) asko kontsumitzen baitute. Baina O2 urritasuna ez da animalia horiek aurre egin behar dioten arazo bakarra edo arazo txikiena. Izan ere, oxigenoa urria bada, karbono dioxidoa (CO2) ugariegia da barrunbeetan, animaliek beraiek sorturikoa delako. Ohikoak izan daitezke, adibidez, [...]

