Atalak

Bukaera eta aurkezpena

Aspaldiko!!

Ikasturte bukaera nahiko gogorra izan da eta oso lanpetua egon naizenez, ezer ez dut idatzi blogean.

Tira, dena oso ondo joan da. Erdibidean gelditu zen talde batek ezik beste guztiek bukatu egin dute proiektua eta oso ondo joan zaiela esango nuke. Maiatzaren 19an aurkezpena egin zuten. Talde bakoitzak 2-3 minutu zituen aurkezpena egiteko, euskarri gisa poster [...]

11. astearen bukaera

Oraingoan astea, asko gustatu zaidan esperientzia batekin amaitu da. Irakasgai honetan lantzen ditugun problemak nahiko luzeak dira, enuntziatuak behintzat bai. Sistema automatiko baten funtzionamendua adierazi ohi dute enuntziatu horiek. Adibide gisa, pasabide estu batean autoak pasatzeko sistemaren kudeaketa. Sistema horrek sentsoreak ditu autoak iristen direla detektatzeko eta semaforoen kontrola egin behar da. Emaitza gisa kontrol [...]

10 eta 11. asteak

Bi aste hauetan proiektuan sartuta gaude buru-belarri. 10. astean proiektuaren zehaztapena egiten bukatu dute talde gehienek eta behin argi daukatela zer den egin nahi dutena eta gainera egin nahi duten hori onargarria dela, programaren zirriborroa egiten hasi dira.

Puntu horretan gauza asko gertatu dira. Denbora tarte luze batean ikasleak erabat galduta zeuden. Ez zekiten zer egin [...]

9. astea

Tira, 3 aste daramazkit bizi seinalerik eman gabe eta orain gauza mordoa daukat esateko. Ainhoak esan zuen bezala, emaitza kaskarreko esperimentuaren ondoren, gaiaren nondik norakoak azaldu nizkien gainetik ikasleei eta ondoren haiei sortzen zitzaizkien galderak planteatzeko eskatu nien. Horren emaitza dezente hobea izan zen, dinamikoagoa behintzat bai eta kasu askotan denon artean eman genien erantzuna [...]

6. astearen hasiera

Aste hau ez da oso ondo hasi. Esperimentu txiki bat egin dut eta nik esango nuke ez zaidala oso ondo atera. Nire asmoa zen teoria lantzea galderak eginez. Nik galdera bat planteatu, ikasleek galdera eztabaidatu taldean, ondoren talde bakoitzak bere erantzuna idatzi (konputagailu batean egin dugu eta proiektatuz) eta azkenik, denok eztabaidatu. Ondorioa izan da [...]

5. astea

Aste hau berezia izan da. Gure fakultatean lauhileko bakoitzean bi aste trinko ezarri dira. Aste horietan irakasgai bakoitzak goiz oso bat du erabilgarri, azterketa partziala, laborategia, tutoretzak edo bestelako gauzak egiteko. Gure kasuan bi azpitaldetan banatu dugu talde osoa eta laborategi bat egin dugu.

Joan den astean laborategian simuladore batekin jolasean aritu baginen, aste honetan benetako [...]

4. astearen bukaera

Atzo laborategia izan genuen. Askotan esan behar izan nuen bezala, helburua ez zen TXORI mihiztadura-lengoaiaz programatzea baizik eta BIRD makinaren simuladorea probatzea. Hartara, nire asmoa zen haiek simuladorearekin saltseatzea eta zeuden aukera guztiak probatzea. Pentsatzen nuen hori berez aterako zitzaiela, botoi guztiak sakatzea eta ikustea zer gertatu ote zen, bada ez, pixkanaka pixkanaka gauza desberdinak [...]

3. astearen bukaera eta 4.aren hasiera

Asteazkenerako, helbideratze modu desberdinak irakurrita ekarri behar zituzten eskolara. Horrela, esperto taldeetan zalantzak argitu ondoren, ariketa bat ebazten hasi dira. Nahiko ondo joan da.

Ostegunerako ordea tranpatxo bat prestatu diet, azterketa sorpresa bat. Agindu diet ez dudala erabiliko notaren %rik lortzeko. Nire ustez, horrek ikasle onen notak izan beharko luketena bezain onak ez izatea eragin baitezake.  [...]

3. asteko lehen saioa

Gaur Karle egon da eskola nola zihoan ikusten. Denboraz pixka bat larri ibili gara, baina azkenean planifikatutako guztia egin dugu. Karlek argazki batzuk egin ditu, nik ez dut astirik izan.

Etxetik ariketak landuta ekarri dituzte. Eskolan taldean arazoak eta desberdintasunak eztabaidatu ondoren, poster batean idatzi dituzte eta gero zalantza horiek denon artean eztabaidatu ditugu. 3. astea [...]

2. astea

2. asteak ere alde egin digu, eta badirudi nahiko martxa ona hartu dugula. Asteartean 2. gaiari sarrara eman genion. Ikasleek sarrera baten materiala eskuratu zuten taldekide bakoitzak adibide desberdin bat zuelarik. Asteazkenean ariketa bat ekarri zuten landuta. Expertoen taldeak egin zituzten eta landutako ariketen artean bat aukeratu zuten. Ariketa horrekin poster bat egin eta adibide [...]