Aspaldiko!!
Ikasturte bukaera nahiko gogorra izan da eta oso lanpetua egon naizenez, ezer ez dut idatzi blogean.
Tira, dena oso ondo joan da. Erdibidean gelditu zen talde batek ezik beste guztiek bukatu egin dute proiektua eta oso ondo joan zaiela esango nuke. Maiatzaren 19an aurkezpena egin zuten. Talde bakoitzak 2-3 minutu zituen aurkezpena egiteko, euskarri gisa poster bat zutelarik. Fakultateko hallean egin zuten irakasgaitik kanpoko beste irakasle eta ikasleak bertan zeudelarik. Aurkezpenekin oso ondo moldatu ziren eta egindako proiektuetaz arro zeudela ikus zitekeen. Argazki eta bideoak atera nituen, baina bideoak prozesatzeko aukerarik oraindik ez dut izan. Argazkiak hementxe dituzue:
![]() |
| Aurkezpenak |
Proiektua bukatu duten 29 pertsonetatik (55 matrikulatu – 7 hasieratik ez direnak etorri=48 – 4 pare batean bakarrik etorritakoak=44 – 7 ezegonkorrak = 37 -2 bat-batean desagertutakoak = 35 – 6 proiektuarekin hasi baina erdian utzi zutenak =29), irakasgaia 22k gainditu dute. Suspenditu dutenen artean, 4k ez dute gainditu azterketan ez 1. zatia ezta proiektuari zegokiona ere. 2k ez dute gainditu 1. zatia baina bai proiektuari zegokiona eta azken bat apunteak ateratzen eta txuletarekin harrapatu nuen. Beste modu batera esanda, proiektua egin duten 29 ikasleetatik 24 materia hori gainditu egin dute. ia % 83a.
Analisi sakonagoetan oraindik ez naiz sartu, baina egiten dudanean jakinaraziko ditut.
Hurrena arte,
Edurne.


