Atalak

10 eta 11. asteak

Bi aste hauetan proiektuan sartuta gaude buru-belarri. 10. astean proiektuaren zehaztapena egiten bukatu dute talde gehienek eta behin argi daukatela zer den egin nahi dutena eta gainera egin nahi duten hori onargarria dela, programaren zirriborroa egiten hasi dira.

Puntu horretan gauza asko gertatu dira. Denbora tarte luze batean ikasleak erabat galduta zeuden. Ez zekiten zer egin behar zuten. Hori ondo ikusten zen egiten zituzten galderetan. Ahal nuen moduan erantzuten nien galdera horiei, batzuetan pista gehiago eta beste batzuetan gutxiago emateko aukera ematen zutelarik. Gehienak hasi ziren zerbait idazten eta idatzitakoaren gaineko oharrak edo iradokizunak ematen nizkien. Talde gehienetan halako batean entzuten zen: Aaahhh Orain ulertzen dut!! Edo beste modu batera esanda EUREKA!!! Eta horrela talde gehienak iritsi dira programatzen hasteko aurreikusita geneukan egunera, dagoeneko programatzen hasteko zerbaitekin.

Zazpi taldeetatik bik ordea badaukate zer esan gehiago. Talde batean kasketa harrapatu eta blokeatu egin dira. Ez dakigu zer egin behar den eta ez duzunez azalpenik ematen hemen gaude ezer egin ezinean! Gaur, haiekin jarri naiz, hitz batzuk elkar trukatu ditugu eta haserrea alde batera uztea lortu dugula uste dut. Izan ere, plan berriaren ezarpena dela eta, talde horretako kide guztiek lehenengo lauhilekoan gai honetan lantzen duguna beste irakasgai batean landu dutela, beraz, besteek baino arazo gutxiago izan beharko lukete. Baina kasketa horrekin blokeatuta geratu dira. Azkenean aitortu dute konponbidea nirekin lehenago hitz egitea zela, eta orain pilak jarri eta aurrera egingo dutela.

Beste taldeak gehiago kezkatzen nau. Izan ere, ez diet ikusten lan egiteko gogorik, nik ibili behar dut esan eta esan hau eta bestea falta zaizue eta hau horrela egin behar duzue eta… Zalantza handiak dauzkat proiektua aurrera ateratzeko kapaz izango direnik, gehien bat ez dutelako asmo handirik jartzen. Gutxitan dago klasean talde osoa… eta horrelako asko jar nitzakeen. Ikusiko dugu zer gertatzen den.

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>