Aste hau ez da oso ondo hasi. Esperimentu txiki bat egin dut eta nik esango nuke ez zaidala oso ondo atera. Nire asmoa zen teoria lantzea galderak eginez. Nik galdera bat planteatu, ikasleek galdera eztabaidatu taldean, ondoren talde bakoitzak bere erantzuna idatzi (konputagailu batean egin dugu eta proiektatuz) eta azkenik, denok eztabaidatu. Ondorioa izan da tarte hil asko geratzen direla eta ikasleak aztoratu egiten direla. Gainera gauza gutxi lantzeko denbora luzea behar da.
Inor saiatu al da horrelakorik egiten? Hala bada, eskertuko nioke esatea nola egin duen.


Horrela esanda, zaila da jakitea zergatik ez den ondo atera. Neuk antzerako lanak egin izan ditut eta ondo joan dira, eraginkortasunez.
Nik hau esango nizuke, horrela, orokorrean:
1) Eraginkorragoa izan ohi da galderak ikasleek beraiek planteatzea, adibidez, lehenik orokorrean teoriaren inguruko ideia batzuk eman eta talde bakoitzak planteatzea galderak. Hala, dena komunean proiektatzen denean, teoria beraren inguruko galdera desberdinak erantzungo dituzte eta hala, teoria bera ikuspegi desberdinetatik aztertu.
2) Talde-lanaren ondoren eztabaidatzeak zentzua du teoriak eztabaidatzeko abagunea eskaintzen duenean. Bestela, beharbada nahikoa da idatzizko erregistroa biltzea, wiki edo foro batean adibidez.
3) Lehenik, planteatu kasu zehatz bat teoria horrekin lotura duena eta gero, teoria horren eta kasu zehatzaren arteko lotura bilatzeko eskatu.
Zorte on!!
Ainhoa
Eskerrik asko Ainhoa, proba egingo dut