Atzo laborategia izan genuen. Askotan esan behar izan nuen bezala, helburua ez zen TXORI mihiztadura-lengoaiaz programatzea baizik eta BIRD makinaren simuladorea probatzea. Hartara, nire asmoa zen haiek simuladorearekin saltseatzea eta zeuden aukera guztiak probatzea. Pentsatzen nuen hori berez aterako zitzaiela, botoi guztiak sakatzea eta ikustea zer gertatu ote zen, bada ez, pixkanaka pixkanaka gauza desberdinak probatzeko eskatuz joan behar izan nuen.
Hala ere, uste dut helburua lortu genuela eta hemendik aurrera ikasleak gai izango direla egiten dituzten programatxoak bertan simulatzen eta emaitza desberdinak aztertzen.
EGITEKO: komenigarria litzake, inkestaren batean simuladorearen erabilgarritasunari buruz galdetzea

