Atalak

2. astea

2. asteak ere alde egin digu, eta badirudi nahiko martxa ona hartu dugula. Asteartean 2. gaiari sarrara eman genion. Ikasleek sarrera baten materiala eskuratu zuten taldekide bakoitzak adibide desberdin bat zuelarik. Asteazkenean ariketa bat ekarri zuten landuta. Expertoen taldeak egin zituzten eta landutako ariketen artean bat aukeratu zuten. Ariketa horrekin poster bat egin eta adibide horren berezitasunak azaldu zizkioten klaseari. Hemen, lanean zeudeneko argazki batzuk ikus daitezke. Ostegunean azaltzeko faltatu ziren adibideak azaldu ziren eta jatorrizko taldeetara bueltatu ziren. Bertan, orain denon ezagutzarekin, beste ariketa bat egiteko eskatu zitzaien.

Gai baten inguruko azalpen guztiak eman eta gero, ariketa bat egiteko eskatu ondoren askotan ikusi ditut ikasleak eskuak gurutzatu eta ariketa neuk ebazteko zain. Azalpenak eskatuz gero, nik jaso izan dudan erantzuna izan da adibide bat ikusi gabe ez dakitela nondik abiatu. Egia da, oraingoan adibideak bazeuzkatela, baino inongo azalpenik ez, irakurritakoa ezik eta egin egin dute. Egia da oraindik atal errazenetako batean gaudela, azken batean, beste lengoaia batean, baina programazioko kontzeptuak aplikatu baino ez dute egin behar.

Talde batekin zalantzak dauzkat. Badirudi talde horretan elkartu direla lanerako gogo gutxien daukatenak eta zalantza sortzen zait ea martxan jarraitu eta ikusi taldeak bere kabuz nola eboluzionatzen duen edo taldea partaide bakoitza beste talde batean jarri eta ikusi ea beste taldekideen bultzadak eragiten ote dien. Buruari buelta asko eman dizkiot horrekin eta pentsatzen ari naiz agian haiekin komentatzea ikusten ari naizena eta bi aukerak ematea. Ea talde horretan jarraitu nahi duten edo egokiagoa ikusten ote duten banatzea.

Beno, hurrengo astean gehiago.

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>