Atalak

1. astea

Dagoeneko aste bete daramagu irakasgaiarekin martxan. Orain arte 52 pertsona etorri diren arren, hemendik aurrera 5 ikasle gutxiago izango ditugu, horiei egoerak egoera, irakasgaia baliozkotuko baitzaie.

Gure fakultatean ebaluazio jarraitua zein globala, eskubide gisa aitortu zaizkie ikasleei, beraz, haien intentzioei buruz galdetu nien eta den denek esan zidaten printzipioz ebaluazio jarraitua egingo zutela. Ea bukaeraraino gehiengoak iristen diren!

Lehenengo egunetik lanean hasi ginen, argazki makina ahaztu zitzaidan, baina benetan ikusgarria izan zen denak lanean ikustea. Ezer azaldu gabe, ezaguna izan behar zuten kontzeptu baten inguruan galdetu nien. Hasieran aurpegi arraroak ikusi ziren baina segituan hasi ziren erlazionatutako beste ikasgai batzuetako liburuak ateratzen eta gazteleraz esaten den bezala, “manos a la obra”. Eskola bukatu genuenerako, 10 poster geneuzkan irakasgaiaren nondik norakoa azaltzen zutenak.

Hurrengo egunerako orrialde batzuk irakurri eta eskema edo laburpena egiteko eskatu nien. Eskolan taldeka landu egin zuten irakurritakoa eta arbelean argitu gabe geratu zitzaizkien galderak idatzi zituzten eta aldera horiek argitu nituen.

Hurrengo eguna, osteguna 27, greba eguna izan zen eta gauza pittin bat zintzilik geratu zitzaigun.

Aste honen bukaeran atera dudan ondorioa da, ikasleek eskolara etortzeko ohitura berreskuratu dutela. Azken urte hauetan gure arteko komentarioa zen ikasleak lehenengo egunetik ez zirela eskolara etortzen. Orain behintzat hori ezin dugu esan, gehiengo zabal bat eskolara etortzen da eta gainera momentuz behintzat lana egiteko prest daude. Ziur nago batzuk lan hori esfortzu txikienarekin egiteko asmoa dutela, baina behintzat esfortzu minimo hori egin egiten dute.

Hurrengo astean lan konplexuagoa egin behar dugu. Hementxe kontatuko dizuet zer moduz joan den kontua.

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>