|
|
Aste hau berezia izan da. Gure fakultatean lauhileko bakoitzean bi aste trinko ezarri dira. Aste horietan irakasgai bakoitzak goiz oso bat du erabilgarri, azterketa partziala, laborategia, tutoretzak edo bestelako gauzak egiteko. Gure kasuan bi azpitaldetan banatu dugu talde osoa eta laborategi bat egin dugu.
Joan den astean laborategian simuladore batekin jolasean aritu baginen, aste honetan benetako [...]
Atzo laborategia izan genuen. Askotan esan behar izan nuen bezala, helburua ez zen TXORI mihiztadura-lengoaiaz programatzea baizik eta BIRD makinaren simuladorea probatzea. Hartara, nire asmoa zen haiek simuladorearekin saltseatzea eta zeuden aukera guztiak probatzea. Pentsatzen nuen hori berez aterako zitzaiela, botoi guztiak sakatzea eta ikustea zer gertatu ote zen, bada ez, pixkanaka pixkanaka gauza desberdinak [...]
Asteazkenerako, helbideratze modu desberdinak irakurrita ekarri behar zituzten eskolara. Horrela, esperto taldeetan zalantzak argitu ondoren, ariketa bat ebazten hasi dira. Nahiko ondo joan da.
Ostegunerako ordea tranpatxo bat prestatu diet, azterketa sorpresa bat. Agindu diet ez dudala erabiliko notaren %rik lortzeko. Nire ustez, horrek ikasle onen notak izan beharko luketena bezain onak ez izatea eragin baitezake. [...]
Gaur Karle egon da eskola nola zihoan ikusten. Denboraz pixka bat larri ibili gara, baina azkenean planifikatutako guztia egin dugu. Karlek argazki batzuk egin ditu, nik ez dut astirik izan.
Etxetik ariketak landuta ekarri dituzte. Eskolan taldean arazoak eta desberdintasunak eztabaidatu ondoren, poster batean idatzi dituzte eta gero zalantza horiek denon artean eztabaidatu ditugu. 3. astea [...]
2. asteak ere alde egin digu, eta badirudi nahiko martxa ona hartu dugula. Asteartean 2. gaiari sarrara eman genion. Ikasleek sarrera baten materiala eskuratu zuten taldekide bakoitzak adibide desberdin bat zuelarik. Asteazkenean ariketa bat ekarri zuten landuta. Expertoen taldeak egin zituzten eta landutako ariketen artean bat aukeratu zuten. Ariketa horrekin poster bat egin eta adibide [...]
Dagoeneko aste bete daramagu irakasgaiarekin martxan. Orain arte 52 pertsona etorri diren arren, hemendik aurrera 5 ikasle gutxiago izango ditugu, horiei egoerak egoera, irakasgaia baliozkotuko baitzaie.
Gure fakultatean ebaluazio jarraitua zein globala, eskubide gisa aitortu zaizkie ikasleei, beraz, haien intentzioei buruz galdetu nien eta den denek esan zidaten printzipioz ebaluazio jarraitua egingo zutela. Ea bukaeraraino [...]
|
|