Hezkuntzaz eztabaidatu nahi? Etorri urriaren 23an Magiseko belardira!

Egun hauetan, greba zela ez zela, konturatu gara gure Eskolan gutxi eztabaidatzen dela ikasle-irakasleon artean. Hori dela eta, datorren ostegunean, urriak 23, klasea belardira eramango dugu!

Goizeko 8:30etan hasita, nahi dugun hezkuntza izango dugu eztabaidagai: zergatik gauden LOMCEren aurka, nolako hezkuntza desiratzen dugun, nola egin dezakegun hezkuntza hobe baten bidea…

Greban egon ala ez, hezkuntzaz kezkatuta bazaude, LOMCEri buruz eztabaidatu nahi baduzu, hezkuntzaz beste pertsona batzuekin eztabaidatu nahi baduzu, hurbildu ostegunean 8:30etan!

Nabaritu dadila Magisteritza Eskolan kezkatuta gaudela hezkuntzaren orainaz eta geroaz eta denok dugula zeresanik!!! Gonbidatu
zuen lagun eta ikaskideak etortzera!!!

Irudiaren iturria: sustatu.eus

 

Comments are closed.