Euskarazko Irratiak larogei urte bete ditu

1932ko martxoaren 2an, Unión Radio-ko Radio San Sebastian irratitik, uhinaratu zenlehenengo irratsaioa euskaraz. Ez zen izan euskarazko  lehenengo emanaldia, baina bai maiztasunez egingo zen lehenengo emanaldia (asteazkenero emititzen zen). Joseba Zubimendik  eta Ander Arzelusek, Luzear, egiten zuten programa. Amale Arzelus ere  aitarekin hasi zen irratian esatari, “speaker” eta aktore gisa.
(Berria.info-tik ateratako argazkia)
Hemen entzun daiteke Euskadi Irratiko Faktorian egindako irratsaio berezia: Euskarazko Lehen Irratsaioa
Albistea beste komunikabideetan: Berrian, Diario Vasco-n, Deian,

Euskal Irratiaren historia Euskadi Irratian

Azken hileotan,  euskarazko irratiari buruzko historiaren zatiak uhineratzen ari da Euskadi Irratia. Oraina rte eskainitako saio guztiak entzun daitezke hemen: http://www.eitb.com/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/irratigintza-euskaraz/

"La vida de Bryan" RNE 3 irratian

Radio Nacional delakoaren “Ficción sonora” taldeak atzo grabatu zuen “La vida de Bryan” filmaren irrati-bertsioa La Casa Encantada kulturgunetik. Pepe Viyuelak protagonizatzen du soinu-filma, beste 14 aktorek lagunduta.

Nahi izanez gero hemen entzun dezakezue: http://www.rtve.es/radio/20120130/vida-brian-nueva-ficcion-sonora-rne/493921.shtml

 

Radio Paristik Irrintzi entzungai

Devuelveme la voz izeneko egitasmoa Alacanteko Unibertsitateak aurrera daraman proiektu bat da, zeinaren bidez Franco garaian erbestetik zein estatutik emititu zuten irrati anti-frankisten ahotsa errekuperatu nahi duten. Radio Paris delakoarekin hasi dira, eta gaur arte 800 irratsaio edo soinu-zati berreskuratu dituzte. HEMEN klikatuta irratsaioen indizera jo dezakegu.

Euskaldunen ahotsari dagokionez, 5 irratsaio jasotzen dira soinu-artiboan, Irrintzi izenburupean emititzen zirenak. Hona hemen horietako bat:  Irrintzi

 

 

Irrati-nobela transmedia EITB Multimedia Masterreko ikasleen eskutik

Egileen eta entzuleen artean egindako irrati-nobela ez da ideia berria, ezta orijinalena, baina hasten bagara irrati-estudio batean eta Internet (blogak) sare sozialak (facebook bereziki) erabilita lortzen badugu hortik atera, entzuleek amaiera idatzi edo iradoki, eta gero, berriz estudioan, amaitzen dugu eta webgunean podcast moduan entzungai jartzen badugu…, orduan hain modan dagoen transmedia produktu bat, irrati-nobela bat dugu.

Istorioaren abiapuntua hauxe da:
2011.eko Abenduaren 10,ilargia bete betean zeru argian, neguko solstizioko ilbetea. Larunbata, egun magikoa, eta gau magikoa
Graxiana goizean esnatu da. Gaur da eguna. 100 urtetik behin gau magikoa izaten da neguko akelarrea. Zugarramurdin atxilotu eta erre zutenetik mendez mende bizitzara bueltatu da halako gau batetan. “Gorputza tente jartzea kostatzen zait, poliki –poliki egin behar dut, hankak luzatu eta gero besoak altxatu, nagikeria kentzeko.. Irrikan nago oraingo emakumeen bizimodua ikusteko. 1911an egora oso iluna  zuen, emakume triste, ezjakinak, isolatuta, erlijioak menperatuta aurkitu nituen, … baina gauzak aldatu direla usaintzen dut”
Ispiluaren aurrean Maddi ikusten du, gona gorria, ezpainak ere. Bere birloba dena, buelta honetan bere gidaria ere izango da. Baina Maddik oraindik ez daki ezer.
Maddi ispilu aurrean dago, ezpainak gorriz margotzen. Gaur neguko akelarrea da eta pixka bat urduri dago, sabelean tximeletak ditu, ez daki zergatik. Gustatzen zaio neguko akelarrea Maddiri. “Zugarramurdin biltzen garenok herrikoak gara, ezagunak. Udakoan turistaz betetzen da kobazuloa, eta antzinako ohiturak baino, litroak eta edozein herriko jaietako giroa hartzen du festak”.
Tximeletak hor daude … “Egunkaria irakurtzen denbora egingo dut etxetik irten arte …”

Hortik abiatzeko proposatu genien EITB Multimedia masterreko “Pista anitzeko edizioa eta irrati-era berrituak” izeneko ikasgaiaren ikasleei, eta hona hemen orain arte emandako emaitzak (falta da talde batena):
akelarre gaua
menderakaitzak

Orain biak Facebooken daude entzungai eta lagunek amaierak idaz ditzaten zain… Urtarrilean, berriz, guztiok ezagutu ahalko ditugu amaiera horiek.

Arrosa Sareak elkarlan-jardunaldia antolatu du

 

Gara egunkariak gaur argitaratu duenez, Arrosa Sareak egitasmoan parte hartzen duten irratien arteko elkarlana bultzatzeko jardunaldia antolatu du 2012ko otsailaren 25ean Bergarako Gaztetxean. Egunkariak dioenez, jardunaldien helburua “tresnak elkartrukatzea” eta “bakoitzaren ezagutza besteekin konpartitzea” dela azaldu dute eta horretarako hamar tailer antolatu dituzte “oinarrizkoenetik teknikoenera”. Azaldu dutenez, ateak zabalik daude interesa daukan edonorentzat baina bereziki deia luzatu diete hasi berri edo hastear dauden herri- edo auzo-irratiei.

Aipatutako tailerrez gain solasaldi ezberdinak antolatuko dituzte. Alde batetik, generoa eta komunikabideak gaia izango dute hizpide eta bestetik irratiak eta teknologia berriak.

Jardunaldiei amaiera emateko eztabaida saio bat egingo dute Word Cafe moduan eta gauerako kontzertu pare bat antolatuko dituzte.

(Garatik hartutako testua da)

Uhinbak, euskal irratiak sakelakoan

Fitbak enpresak eta Antxeta Irratiak,Berria Fundazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Jaurlaritzak lagunduta, sortu dute Uhinbak izeneko sakelako aplikazioa. Txolarre, Ttan Ttakun, Antxeta, Euskal Irratiak, Bilbo Hiria Irratia, Bizkaia Irratia, Hala Bedi, Xorroxin Euskalerria Irratia eta proiektura gehitzen ari diren beste euskal irratiak entzuteko aukera dago aplikazio honi esker.  Euskarazko irratiak edonork, nonahi eta noiznahi entzuteko aukera eskaintzen du Uhinbak-ek (Interneten bidezko seinalea jasotzen duenez, FMko dialak dituen muga geografiko eta administratiboak gainditzen ditu).

Irratia hil da. Gora Irratia!!!!!

Ikus-entzunezko eta Publizitate Sailak antolazten duen Nazioarteko I Biltzarrean “The Radio is Dead. Long live the Radio” (Irratia hil da. Gora irratia!!) izena emateko epea zabalik dago.

Urriaren 30a arte matrikulatzen direnek hau ordaindu beharko dute:

  • Ikasleek: 20 Euro
  • Ikerlari, profesional, irakasle eta komunikazioa aurkezten duten ikasleek: 60 euro

Urriaren 30etik aurrera prezioak pixkat igoko dira:

  • Ikasleek 25 Euro
  • Ikerlari, profesional, irakasle eta komunikazioa aurkezten duten ikasleek: 75 euro

Transferentzia  2095 0292 92 3239000206 kontuan egin behar da, Izen abizenak (2) /NAN zenbakia.

Izena emateko congresoradio2011@ehu.es helbidera ordainketaren agiria eta datu hauek bidali behar dituzue:

  • Izen Abizenak
  • NAN
  • Helbide osoa
  • Unibertsitatea/enpresa
  • Komunikazioaren izenburua

Biltzarraren egitaraua zabala da eta HEMEN kontsulta dezakezue.


Isiltasunak Euskalerria Irratian

Duela astebete isiltasunaren balio adierazleaz hitz egin nien ikasleei. Isiltasuna bera existitzen den zalantzan jarri genuen, eta teoria bat eratzen saiatu ginen guztion artean: isiltasunak badituela bere balio positiboak -bakardadea, lasaitasuna, bakea-, baita negatiboak ere -bakardadea, urduritasuna, heriotza, beldurra, suspentsea…- Jonh Cage-ren 4′ 33′‘ lana ere “entzun” genuen, eta irratian edo ikus-entzunezkoetan isiltasuna gutxitan erabiltzen dela komentatu. Gaur, berriz, nire irrati faboritoak Internetetik bilatzen, topatu dut Angel Erro-k Iruñeko Euskalerria Irratian argitaraturiko “Isiltasuna” izenburuko iritzia, baita horrekin doan audioa ere.

Remember du izena Errok komentatutako abestia eta Lorea Alava ikasleak bidali dit bere gogoetarekin batera: YouTube Preview Image

Radiohead, Billy Bragg eta beste 39 pertsona ospetsuek egindako ekimena da eta dirua Britainiar Legiora joango da. Informazio gehiago: Stars stay silent in X Factor protest artikuluan.

Millenium France Culture irratian

Stieg Larson-en Millenium lanaren 1. partea “Emakumeak maite ez zituzten gizonak” irrati-nobela bihurtu dute France Culture irrati publikoak. Nire lagun Begoña Villanuevak eman zidan horren berri, entzun eta “belarria egin” dezadan, baina irratiko irakaslea naizenez, pentsatu dut oso interesgarria litzatekeela material hau ikasleen eta irrati-zaleen artean. Beraz, entzuteko lotura hemen dago: http://www.franceculture.com/sites/default/files/imagecache/ressource_full/2011/03/02/3923481/Les%20hommes%20qui%20n%27aimaient…jpg

Les Hommes qui n'aiment pas les femmes