Artxiboa

2011(e)ko abendua (r)entzako artxiboa

Nabigatu Euskaraz

2011(e)ko abenduaren 1a

Nabigatu euskaraz deituriko kanpainaren bitartez euskarari bidea zabaldu nahi zaio Interneten ere.

Parte hartzea modu desberdinetan egin daiteke, garrantzitsuena zure nabigatzailea konfiguratzea delarik, hots, zure nabigatzailea konfiguratzea nabigazio-hizkuntza euskara izan dadin. Horrek ez du esan nahi beste hizkuntzak erabiliko ez dituzunik.

Orrialde honetan azaltzen da zehatz-mehatz zure nabigatzailea nola konfiguratu, prozesua nabigatzailearen araberakoa da baina laburbilduz honako hauek egin behar dituzu:

  1. nabigatzailearen menua arakatu eta hizkuntzari dagokion funtzionalitatea aurkitu
  2. hizkuntzaren funtzionalitatearen barruan gehitu Euskara, eta bukatzeko
  3. hizkuntzen ordena aldatu Euskara lehenengoa azal dadin.

Sailkatugabeak