Nabigatu euskaraz deituriko kanpainaren bitartez euskarari bidea zabaldu nahi zaio Interneten ere.
Parte hartzea modu desberdinetan egin daiteke, garrantzitsuena zure nabigatzailea konfiguratzea delarik, hots, zure nabigatzailea konfiguratzea nabigazio-hizkuntza euskara izan dadin. Horrek ez du esan nahi beste hizkuntzak erabiliko ez dituzunik.
Orrialde honetan azaltzen da zehatz-mehatz zure nabigatzailea nola konfiguratu, prozesua nabigatzailearen araberakoa da baina laburbilduz honako hauek egin behar dituzu:
- nabigatzailearen menua arakatu eta hizkuntzari dagokion funtzionalitatea aurkitu
- hizkuntzaren funtzionalitatearen barruan gehitu Euskara, eta bukatzeko
- hizkuntzen ordena aldatu Euskara lehenengoa azal dadin.
JESUS MARIA ROMO URIARTE Sailkatugabeak
Ikusirik sistema informatikoak gero eta konplexuagoak direla, programak idazterakoan KISS printzipioa garatu da. Horren arabera, programa informatikoekin lan egitean, honelaxe jokatu: Keep it Simple, Stupid.
Keep it Simple, Stupid: hau da, ez zaitez ergela izan eta zure programazioa zehatza eta laburra izan dadila, bide aunitzen aurrean zure erabakiak erraztasunaren alde egin dezala.
Wikipediak honela definitzen du KISS printzipioa.
KISS printzipioa bizitzako arlo guztietan aplika daiteke eta Erdi Aroko Occam’s razor bezala ezagutzen den korronte filosofiko baten ondorioa da.
JESUS MARIA ROMO URIARTE Sailkatugabeak
Kaixo guztioi,
Blog honen bitartez izenburu bereko irakasgaia garatzen saiatuko gara. Hona hemen irakasgaiaren funtsezko datuak:
Ikasturtea: 2011/12
Ikastegia: 345 – Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa
Planak:
GITECI30 – Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
GINORG30 – Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua
GIAMBI30 – Ingurumen Ingeniaritzako Gradua
Irakasgaia: 26570 – Informatika
Zikloa: Zehaztugabea
Maila: 1.
Mota: Adarraren Oinarrizkoa
Kredituak: 6 ECTS (3+3)
Blog hau eKasi plataformako gela birtualarekin konbinatuko dugu.
JESUS MARIA ROMO URIARTE Antolaketa