Saioa Iraola

2011(e)ko urriaren 12a

Saioa naiz, leitzarra; alaia, langilea, goxoa eta inkorformista moduan definituko nuke neure burua. Gaztetxotatik jardun dut jendarte hau feminismotik eraldatzeko jardunean; kazetaritza ikasi nuen Bilbon eta Galizan, eta ondoren, feminismoaren inguruko masterra egin nuen. Eta ikasketa hauen azkenengo lana da gaur aurkeztera natorrena: Sexualitatearen eraikuntza lurrinen iragarkietan- Estimulu komunikatiboak eta erreproduzitutako sexualitate ereduak- du izenburua. Egun, mugimendu feministan nabil lanean, eta honetan jarraitzeko gogoa dut. Jendarte eredu honek behar duen aldaketa, feminista behar duela izan argi dugu eta horregatik, jarraituko dugu eraldaketa horren bidean emakumeon arteko elkartasuna oinarri hartuta

Orokorra

Kattalin Miner

2011(e)ko urriaren 12a

Kazetaritzan lizentziatua, “Literatura Konparatua: Literatur eta kultur ikasketak” masterra UAB-n burutu nuen, Euskal poesian gorputzaren inguruko irakurketen inguruko ikerketa lanarekin. Aktibista feminista 16 urteetatik, “Herne” Neska Taldeko kidea eta egun, “Medeak”, generoaren inguruan lan egiten duen kolektibo feministako kidea nauzue. Argitalpenen artean “Genero eta sexualitateen dantza: literaturatik kalera eta kaletik literaturara” Desira desordenatuak: queer irakurketak (euskal) lieraturaz (2010). Prentsan ere hainbat kolaborazio egin ditut.

Orokorra

Nerea Sancho

2011(e)ko urriaren 12a

Psikologian Lizentziaduna eta Sexologian aditua. EHUko Psikologia Fakultateko Nortasuna, Balioespena eta Tratamendu Psikologikoen saileko irakaslea da eta Bitxigorria Boutique Erotikoko Sexologia Zerbitzuko zuzendaria. Hezitzailea eta terapeuta, hezkuntza eta komunikazio bisuala sexologian dira bere berezitasunak. Sexuen Hezkuntzarako Kilimak! eta Taupadak! ikasmaterialen egilea da eta hainbat hedabideetan kolaboratzaile gisa aritu da azken hamarkadan; aldizkari, irrati, telebista eta internet atarietan.

Orokorra

Emakumeen Ikusgaitasuna: Publizitatea eta Bideojokoak

2011(e)ko urriaren 11a

Bigarren jardunaldiak martxan daude, eta oraingoan Publizitatea eta bideojokoak landuko ditugu.

Hemen gure programa:

Egitaraua
Urriaren 19 Asteazkena: Publizitatea
Goizean
9:00 Harrera eta dokumentazio banaketa
9:15 Agurra eta hasiera ekitaldia: Begoña Asenjo (Berdintasuna Zuzendaritza),
Patxi Doblas (Fakultateko Dekanordea) , Rosa Martín Sabarís (Saileko zuzendaria)
9:45 Santi Urrutia. Soziologia irakaslea Botere erotikoa
10:30 Saioa Iraola Genero Ikasketen Masterra
Sexualitatearen eraikuntza lurrinen iragarkietan-
Estimulu komunikatiboak eta erreproduzitutako sexualitate ereduak
11:15 Kafe tartea
11:45 Kattalin Miner: Medeak taldekidea
Sexismoa publizitatean: gorputz estereotipatuak irakurtzen
12:30 Mahaingurua: Saioa Iraola, Katalin Miner,
Ziortza Morales (Euskalteleko publizitate saila)
Moderatzailea: Irene Garcia Saileko irakaslea
Arratsaldean
15:30 Tailerra: Publizitatearen analisia genero ikuspuntutik.
Urriaren 20 Osteguna: Bideo-jokoak
Goizean

9:30 Joannes Gonzalez de Txabarri (Ikasplay)

10:30 Nerea Sancho Sexologoa eta Psikologoa
Gizon eta emakumeen irudiak bideojokoetan.
Eraginak sexuen hezkuntzan eta ondorioak bizitzan

11:30 Kafe tartea
12:00 Maitane Junguitu: Emakume jokalarien irudia zine eta telesailetan:
Irudien bitartezko bidai
12:15 Mahaingurua: Nerea Sancho, Joannes Gonzalez de Txabarri,
Iruri Knörr, Maitane Jungitu
Arratsaldean
15:30 Tailerra: Publizitatearen analisia genero ikuspuntutik.

Orokorra

PIKARA jaio da

2010(e)ko azaroaren 21a

June Fernandez kazetariak eman zigun bere projektuaren berri. Pikara, genero-ikuspegitik egindako magazin bat da, on-line topatu ahal duguna, honako helbide honetan: pikaramagazine. Baina zerbait gehiago ere nahi du, parte hartu nahi dutenen topalekua, eta horregatik aukera ematen dute parte hartzeko, idazteko, informatzeko, argazkiak argitaratzeko…Blogetarako gunea ere eskaintzen du.

Jarraitu beharko dugu magazinak izango duen ibilbidea, baina hemendik zorte on opa diogu. Kritika bat egin behar diogu, ordea, argitaraturiko artikulu guztiak gaztelaniaz idatzitakoak baitira, espero dugu hurrengoetan euskarari ere lekua utz dezaten, baita -zergatik ez- beste hizkuntzei ere. Horrek aberastuko lukeelakoan nago eta.

Dena den, ongi etorria!!!!

Pikara

Orokorra , ,

Neskak, printzesak; mutilak, abenturazaleak EL PAIS-en

2010(e)ko azaroaren 3a

El País egunkari espainiarrak Walt Disney-ren edredoien promozioa abian jarri du: Neska-mutilen amets gozoenak zaintzeko… Bain, hori bai, neskek printzesekin amets egingo dute, eta mutilek, ordea, Toy Story-ko abenturazaleekin. Beraz, estereotipo gordinetan oinarrituriko promozioa eta kanpaina dugu EL PAIS egunkarikoak: PROMOZIOAREN OINARRIAK HEMEN.

Behatokia , , ,

Genero ikuspuntutik egindako irratsaioak

2010(e)ko urriaren 24a

Euskal Herrian emititzen duten irratien parrilak miatuta, gizonezkoen ahotsak gehiago entzuten dira emakumezkoarenak baino, nahiz eta idazgeletan ez dago desoreka handirik lan egiten duten gizon eta emakume kopuruetan (eta izatekotan, zenbaitetan emakumeen alde dira diferentziak). Hala eta guztiz ere, irrati ezberdinetan topatzen ditugu genero-ikuspegitik egindako saioak, edo saio feministak. Emakumeek eginda, gehienetan, feminismoa, emakumeek egindako musika, emakume batzuen lana, sexualitatea, denuntzia… dute hizpide. Horien berri ematen saiatzen da Uhinetan Blai izeneko blogaren honako LOTURA honetan.  Gehienetan irrati askeetan topatzen ditugun arren, badago bat Euskadi Irratia publikoan.

Beraz, egon badaude, betaurreko lilak jarrita, mundua begiratu eta irratiratzen dutenak.

Hala Bedi

Hala Bediko Femmes Irratiaren Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan Visit Siteirudia Facebook-en

Emakaumeak euskal komunikabideetan , , ,

Jardunaldiak interneten

2010(e)ko urriaren 17a

Post honetan orain arte aurkitutako aipuen zerrenda prestazeko erabiliko dugu, lanaren emaitzak aztertzeko, eta gure memoria prestatzeko, beraz, baten bat faltan botatzen baduzue, bidali ohar bat eta gehituko dugu:

Plazidak post bat dedikatu digu, hau eta Masterkasen ere horrela. Zubiak eraikitzen hemen eman zuen gure jardunaldien berri, eta Topaguneak hemen, emakumeak plazara horrela eman zuen.  Argiak bere aldetik horrela islatu zuen eta Basqueresearchek ere gure berri eman zuen, begiratu hemen,  UKberrik hemen

UPV/EHUk ere aukera batzuk eman dizkugu bertan agertzeko, hemen adibideak: bat, hau gure fakultatean, Eusko jaurlaritzaren orrialdera ere ailegatu giñen. Facebook erabili dugu gure jardunaldien berri emateko, hau adibide bat besterik ez da, eta Twitter ere

Bizi Kolorekoa asko gustatu zaigu, bere partehartzea eskertzea besterik ez zaigu geratzen.

Orain arratsaldeko tailerren emaitzen esperoan gelditzen gara, gure blogrolla luzatzeko gogoa baitugu

Klik batean, Orokorra

mila esker!

2010(e)ko urriaren 15a

Arin arin pasatu zaigu denbora, beharbada oso gustura ibili garelako emakumeen artean. Eskerrik asko gerturatu zareten guztioi, zeuen iritziak, ideiak, zalantzak, galderak bertaratzeagatik.

Bidea luzea da, baina horrrelako egonalditxoak baldin baditu pena merezi du jarraitzeak. Mila esker neskak! Gure mutil bakarrari ere,  eskerrik anitz!

Ez ahaztu betaurreko lilak…

Orokorra

Genero-ikuspuntua hedabideetan

2010(e)ko urriaren 14a

 

Eguneroko lanean oso neketsua da betaurrekoak lilak jantzita mundua ikustea, hori esan ziguten behintzat Goizalde Landabasok (Radio Euskadi), Naroa Iturrik (Hamaika) eta Maite Asensiok (Berria) atzoko mahai-inguruan.

Gaur, berriz, bi blogari feministek -June Fernandezek eta Irene Ormazabalek- azaldu digute haien esperientzia: nola hasi ziren bloga bat idazten -hasiera pertsonala, gero genero-ikuspuntutik begiraturiko munduaren isla-; nola blogosferan bakarrak ez zirela ikusita, genero-kezka zuten beste pertsonekin harremanak, zubiak, sareak bete izan dituzte. Baina era berean azaldu dute blogosferan egotearekin batera eguneroko bizitzan kalera atera behar dela feminismoa aldarrikatzera. Era berean, ikasleak, partaideak, animatu dituzte blog bat egitera, beren presentzia ikustaraztera, nahiz eta ohartarazi dieten ez dela erraza, egunero idaztea lan neketsua dela, jakin behar baita zertaz idatzi, zer esan; denbora bilatu eta, gainera, interesa pizteko ahalmena izan.  Beste aldetik, komentatu dutenez, Facebook eta beste sare sozialek lagun dezakete bloga ikusgai egiten, baina era berean, arrisku batera eraman gaitu: bloga elikatu beharrean, iruzkin errazak eskegitzera apunte solte moduan, artikulu osoak egin ordez.

Orokorra