YouTube sistemara konektatzeko modulu berri bat garatzen ari gara, bideoak katalogatzeko eta emititzeko zerbitzu korporatiboak EHUTB (http://ehutb.ehu.es) bideoak Interneteko YouTube sisteman erabili ahal izan ditzan. Modu horretan, urrats bakar batean, erabiltzaileak bideoak erabiltzeko aukera izango du, YouTube sisteman eta EHUTB sistema korporatiboan aldi berean. Halaber, UPV/EHUren espazio bat sortu nahi da YouTube/EDU sisteman. UPV/EHUko erabiltzaileei beren bideoak EHUTB plataforma korporatiboan uztea gomendatzen zaie.

