Otsailean jarri genuen ikasgaien akten sinadura elektronikoki egiteko aukera.
Mac eta Linuxeko erabiltzaileak oraingoz behintzat ezin dezakete sinadura elektronikoki egin, baina pentsatu genuen aukera eman behar genuela. Bidea egiten hasi behar genuela eta abian jarri genuen. Mac eta Linuxeko erabiltzaileei barkamena eskatu nahi diet baina bestalde iragarri ekaineko deialdirako prest egongo dela.
Datu batzuk ere eman nahi nituzke, guztira 8.351 akta izan dira eta %10 goiti behetik sinatu izan dira elektronikoki. Programa deskargatu dutenak 641 Windoes erabiltzaieak izan dira, 69 Macekoak eta 27 Linuxekoak.
Ekaineko deialdian ea %10eko langa gainditzen dugun, guztiok izango duzue (Mac eta Linux) aukera eta.


Xabier, datu horiek ekaineko deialdian Linux-zaleok hobetuko ditugu, beti ere hilabete horretarako Linuxerako bertsioa prest badago, noski. Eta berriro luzatzen dizut ITSAS taldean parte hartzeko gonbidapena. Talde horretan beta-testerrak ere izango dituzu, nahi izanez gero (ez utzi azkenengo momenturako).
Logikoa da hasieran gehiengoarekin hastea (kasu honetan, Windows); dena den, oso ondo beste aukerak ere kontuan hartzea. Ea kurtsoaren bukaeran lortzen den. Animo.
[...] el Vicegerente de las TICS en la UPV/EHU prometió que para Junio habría soporte Linux en la aplicación de firma online. Pues bien, ha cumplido su [...]