Azken hilabete honetan hainbat unibertsitateen erabiltzaileen artean phising izeneko erasoak banatzen ari dira.
Phising erasoetan, bidaltzailea fidagarria dirudi eta mezuek, bankuak, enpresak edo unibertsitateak benetan bidalitakoak ematen dute. Mezu hauetan edozein aitzaki erabiliz geure datu konfidentzialak (erabiltzaile izena, pasahitza, eta abar) eskatzen dira. Gehienetan, datuak konprobatu edo arazo tekniko bat konpondu behar dela erabiltzen dira aitzaki gisa, eta kasu batzuetan, erabiltzailea mehatxatuz esaten zaio bere kontua indargabetuko dutela datuak ez ematekotan.
Labur esanda, mezu honen helburua zera da: Informazio eta Komunikazioen Teknologien Gerentziaordetzak EZ DU INOIZ eskatuko posta elektronikoaren bidez pasahitzak emateko. Eta, era berean, EZ ZAITU INOIZ zuzenduko korporatiboa ez den web orri batera horrelako datuak emateko.

