Atalak

Lifreray

Zientzietako ikastegian INTRANET zerbitzu bezala LIFERAY jarri dugu. Piloto bat da eta hiru erabiltzaile ari dira frogak egiten. Produktua euskaratzen ari dira B2Bkoak. Tablo de anuncios de IRAGARKI OHOLTZA ere LIFERAYera pasatzeko asmoa dugu, ekainerako egongo omen da. TECCON ari dira lan honetan. Zerbitzu biak zerbitzari bakarrean egon berako litzateke.

Share Point

Aste honetan beste gune bi ireki ditugu, Araba eta Gipuzkoako Campuseko batzarren informazioa kudeatzeko.
Guztira 55 gune baino gehiago ditugu

SIR zerbitzua

Ikasleentzat eskuragarri dagoen zerbitzua da, DreamSpark. Softawre hau dohan jaso ahal izango dute:

- CCR and DSS Toolkit 2008

- Robotics Developer Studio 2008

- Game Studio 3.0

- Visual Studio 2008

- Windows Server 2008

- [...]

Gobernu Kontseiluko informazioa

Bihar aurkeztuko da gobernu kontseiluko informazioa emateko gune berria. SharePointekin egina dago.

Helbidea hau da https://www.elkarlan.ehu.es/guneak/gobernu-kontseilua/default.aspx

Kontseilukideek LDAP bidez informazio gehigarria jaso ahal izango dute.

Ikasleen posta zerbitzua

Ikasle gutxik erabiltzen dute zerbitzu hau. Berrikuntza batzuk egin ditugu azken hilean, muga 20Mbtik 100Mbtara pasa dugu. EHUren kontaun jasotzen duten posta beste helbide pribatu batetarara pasatzea ahalbidetzea da beste hobekuntza.

Ea gehiago erabiltzen den

Bloga vesus Moodle

Badu blog batek irakaskuntzan lagungarri izateko modurik?
Moodlekin bateragarri izan daiteke ala ez du lekurik irakaskuntzan blogak?