KISS printzipioa

2011(e)ko azaroaren 26a

Ikusirik sistema informatikoak gero eta konplexuagoak direla, programak idazterakoan KISS printzipioa garatu da. Horren arabera, programa informatikoekin lan egitean, honelaxe jokatu: Keep it Simple, Stupid.

Keep it Simple, Stupid: hau da, ez zaitez ergela izan eta zure programazioa zehatza eta laburra izan dadila, bide aunitzen aurrean zure erabakiak erraztasunaren alde egin dezala.

Wikipediak honela definitzen du KISS printzipioa.

KISS printzipioa bizitzako arlo guztietan aplika daiteke eta Erdi Aroko korronte filosofiko baten ondorioa da Occam’s razor bezala ezagutzen dena.

 

Antolaketa

Fitxategi bat gehitu blogean

2011(e)ko azaroaren 7a

Ematen du WP-k onartzen duela fitxategi bat bere zerbitzarira igotzea. “Media gehitu” delako aukera erabilita fitxategi bat igo daiteke WP-era: ez dit onartu PPT bat igotzea baina bai PDF bat.

Sistemak, berak, esteka bat sortzen du Jornada eta bertan sakatuta fitxategia eskura daiteke.

Antolaketa

ESL_00 ariketa

2011(e)ko irailaren 28a
Programa hau irakurri eta ulertu. Editorearen bitartez idatzi, konpilatu eta exekutatu:

Ariketa

15. astea | mintegian egindakoa

2011(e)ko irailaren 28a

15. astea 2011/01/31 (mintegia)

  • Hasierako zerrendako 20 ikasleetatik 21 ikasleetara igaro dugu, Amaia LarraƱaga PS1/PL1 azpitaldera ekarrita
  • Ez etorriak:
    • Endika ez da etorri
    • Saioa ez da etorri
    • Irakasgaiaren antolaketa azaldu dugu: teoria + mintegia + laborategia
    • Irakasgaiaren ebaluazioa ez genuen aipatu, aurreko hiru ikaskuntza modalitateak aintzat harturik horrela joango da ebaluazioa:
      • teoria, azterketa idatzia: azken kalifikazioaren %70a
      • mintegia, irakaslearen ebaluazioa gehi ikasleen koebaluazioa eta autoebaluazioa: azken kalifikazioaren %15a
      • laborategia, bi azterketa gehi bakarkako lanaren ebaluazioa: azken kalifikazioaren %15a
    • Ordutegiak eta eskola tokiak aipatu ditugu
    • Proiekzio kanoia hartu eta ondokoak egin ditugu:
      • bloga zer den eta zertarako (eskuliburuak non dauden aipatu)
      • eKASI
      • konpiladorea
    • Talde bakoitzari bere proiektua esleitu
    • Etxekolanak aginduko ditudala aurresan diet
    • Nire etxekolana: eskuliburuetan aipatzen diren programak argitaratu .ZIP fitxategi baten bitartez. Bi toki desberdinetik jaso daiteke fitxategia:
      • blogetik
      • eKASI: 31 Ikasgela > Liburuak eta Gidak karpetatik
    •  


    Akta, Mintegia

    Irakasgaiaren ebaluazioa

    2011(e)ko irailaren 28a
    Eskola mota
    % Guztira
    % Gutxienez eskatuko dena
    Ebaluatzeko eginkizunak
    Notaren %koa
    Mintegia
    15%
    0%
    Test bat:
    Lan-taldeko jardueraren autoebaluazioa eta koebaluazioa (ikasleak eginikoa)
    30 %
    Taldearen lana eta produkzioa (irakasleak)
    70 %
    Laborategia
    15%
    0%
    Ordenagailuaren aurreko bi test:
    1. Azpiprogramak baino lehenago
    20 %
    2. Array-ak eman ostean
    40 %
    Bakarkako lana
    40 %
    Teoria
    70%
    50%
    (3,5 puntu)
    Azterketa idatzia:
    Test bat edo galderak luzeagoak erantzuteko
    30 %
    Programa bat
    70 %

    Antolaketa

    Talde-lana eta proiektuak

    2011(e)ko irailaren 28a

    Jakina denez, mintegian ikasleen arteko elkarrekintza bultzatu nahi da, talde-lana sustatuz. Talde kopura bikoitia nahi da izan, eta 20 ikasle izanik taldeak 6 izango dira: 2 talde lau pertsonatakoak eta gainerako 4 taldeetan hirukoteak arituko dira.

    Mintegian eta laborategian garatuko diren ariketak txikiak eta mugatuak izango dira, baina ariketa horiek, gero, beste proiektu nagusiago baten barnean erabiliko dira. Proiektuak taldeka burutuko dira. Beraz, ariketa laburrak egitean beti aintzat hartu hor ikasitakoa nola erabiliko den taldeko proiektuan.

    Esan bezala, proiektuak taldeka burutuko dira, hona hemen proiektuen deskribapen labur-laburra:

    • LIGA SAILKAPENA, futbol liga baten jarraipena egiteko balioko duen programa. Bi talde arduratuko dira proiektu honetaz: LIGA1 eta LIGA2
    • BIBLIOTEKA KUDEATU, liburuen mailegua erraztuko duen programa. Bi talde arduratuko dira proiektu honetaz: BIBLI1 eta BIBLI2
    • TELEFONO AGENDA, programa honek telefono mugikorrek daramaten agenda simulatuko du. Bi talde arduratuko dira proiektu honetaz: AGEN1 eta AGEN2
    Talde bakoitzak bere proiektua garatuko du eta paraleloa den beste taldearen lana aztertu eta kritikatu beharko du; azkenan, proiektu bakar eta osatu bat lortzeko asmoarekin.

    Antolaketa

    Ikaskuntza-Gida

    2011(e)ko irailaren 28a

    Ordutegiak

    2011(e)ko irailaren 28a

    Ikusi blogean argitaratu den egutegia.


    Tutoretzak 

    Mintegiak
    (PS1 taldea)
    Laborategiak
    (PL1 taldea)
    Ordutegia
    astelehena
    10:00-12:00
    astelehena
    8:00-10:00
    astelehena
    12:00-14:00
    Tokia
    nire bulegoa
    P0G1S
    CC 0.5
    Asteak
    15, 16, 17, 18, 19, 20, 21, 22, 23, 24, 25, 26, 27, 28
    15, 17, 19, 21, 23, 25, 27, 28
    16, 18, 20, 22, 24, 26, 28
    14 aste
    8 aste
    7 aste

    Antolaketa

    Teoriarako eskuliburuak

    2011(e)ko irailaren 28a

    Mintegian eta laborategian ez da libururik behar izango. Baina, teoriako eskoletarako ondoko eskuliburuak komeniko dira:

    1. Teoria_1 (ez da beharrezkoa)
    2. Teoria_2 programazioa
    3. Teoria_3 programazioa
    4. Teoria_4 programazioa
    Eskuliburuetako programen iturburu-kodeak (Turbo Pascal)

    Antolaketa

    Ikasketa bektorea

    2011(e)ko irailaren 28a

    Irakaskuntza motak hiru izango dira: eskola magistralak, mintegiak eta laborategiak.

    Hona hemen irakasgaia eta dagozkion orduen banaketa:
     

    Irakasgaia: 26570 – Informatika
    Maila: 1.
    Mota: Adarraren Oinarrizkoa
    Kredituak: 6 ECTS (3+3)
    Eskola mota Magistralak
    (31. taldea)
    Mintegiak
    (PS1 taldea)
    Laborategiak
    (PL1 taldea)
    Ikasgelako orduak
    30
    16
    14
    Gainerako orduak
    30
    32
    28
    Guztira: 150 ordu
    60
    48
    42

    Antolaketa