Euskara Teknologia Berrietan. KMK13

Laskorain ikastolako ikasle multzoa bisitan izan da Donostiako Informatika Fakultatean. 2013ko Kilometroak Tolosan izango da aurtengoan eta ekintza kulturalen artean teknologia berrietan euskararen presentzia zein den eta nola txertatzen den ezagutzera etorri dira geurera.

Informatika Fakultatean hizkuntzen inguruan lanean diharduen ikerkuntza talderik bada, esate baterako IXA taldea, baina ikerkuntza lerro gehiago ere lantzen dira gure Fakultatean, [...]

Teknologia Irekiak

Itsas taldekoek antolatututa Informatika Fakultatean hainbat hitzaldi eta aurkezpen egin dira. Egitaraua hau izan da:
Teknologia Irekiak :: Zure negozio inbertsio handirik gabe

• 15:00 Hasiera
• 15:10 “Lehenengo pausuak hodeian: Amazon EC2, OpenShift, Jelastic”, Juanan Pereira
• 15:50 “Lehenengo pausuak Arduinorekin”, Aitor Cuartango
• 16:30 “Jeckyll + Liquid, web horrien sortaketa Ruby bidez”, Jon Ander Hernández
• 17:00 Atsedena
• 17:40 [...]

Lehenengo mailako gure ikasleen emaitzak

Azken urteetan lehenengo mailako ikasleek lortutako emaitzak kezkagarriak dira. Arazo larria daukagu fakultatean eta, ustez, egoeraren arrazoia zein den badakigu, alegia, gure gizartean ez dago argi informatika ingeniaritza egiteko ikasleek izan behar duten profila zein den.

Azken ikasturtean lortu dituzten emaitzen inguruko analisia egin dugu eta bertan ikasleen bi ezaugarri hartzen dira kontuan: selektibitatean lortutako notak [...]

emakumeak ingeniaritzatan

Valentziako unibertsitate politeknikoak bideo batzuk sortu ditu, helburua emakumeek zientzietan eragitea da. Bideo hauek sarean daude ikusgai:

http://www.valentinas.upv.es/capitulos_valentinas.html

Tweet

Talde berria izendatua izan da

Urtearekin batera dekanotza talde berriaren izendapena iritsi da: 11-I-11 izan da izendapenaren eguna (data bitarra!). Taldearen osaketa hauxe da:

Dekanoa: Agustin Arruabarrena
Kanpo harremanetarako / Ikerkuntzarako dekanordea: Iñaki Alegria
Ikasketa dekanordea: Montse Maritxalar
Akademia Idazkaria / Euskara Arduraduna: Joseba Makazaga.
Teknikari: Lorena Pérez-Lafarga
Tweet