Donostiako Informatika Fakultateko irakasleok beti eduki izan dugu irakaskuntzaren inguruan interes berezia. Azken urteetako garapen kontzeptualen eta teknologikoen ondorioz ikasgaien edukien eta irakaskuntza-metodoen berrikuspenak ugariak izan dira, hori dela-eta zenbait aldaketa egin izan dira. 2010. urtean fakultateko irakaskuntzaren inguruko hausnarketa eragitea helburu zuen jarduera abiatu zen. Fakultateko zuzendaritzak bultzatu zuen, baina jakina da irakaskuntza eredua elkarbanatua izango bada, irakasle bakoitzak eta irakasle talde guztiek ontzat hartu behar dutela, eta horretarako, fakultateko irakasleon esperientziak eta proposamenak bildu eta bateratu behar ditu. Eredu horrek gai izan behar du irakasle bakoitza barneratzeko, eta era berean talde izaera bultza behar du, ikasleen prestakuntza onena lortu nahi duen talde izaera hain zuzen ere.
Helburu horrekin mintegiak eta jardunaldiak antolatu izan ditugu, eta batez ere koordinazioa eta elkarlana sortzeko prestakuntzari ekin izan zaio. Oraingo honetan, ordea, gure esperientzia UPV/EHUko beste ikastegiei erakutsi nahi izan diegu, eta era berean, berena guri helaraz diezaguten animatu ditugu. Horrela sortu dira Irakaskuntza Esperientzien Elkartrukerako Jardunaldiak IEEJ-13, eta hemen daude bertan azaldutako txostenak.
UPV/EHUko 11 zentrotako 21 txosten hauek jardunaldiek piztu duten interesaren adierazgarri dira. Landutako gaiak ugari dira; metodologia aktiboekin izandako esperientziak eta hausnarketak, antolaketa eta kudeaketa kontuen analisia, gradu amaierako lanak, enpresekin alternantzian egindako prestakuntza, edota ikasleek berek landutako esperientziak aurkitu ahal izango dituzu.
Agustin Arruabarrena: euskaraz IEEJ13-agus eta gazteleraz IEEJ13-agus_gazt
Jose Miguel Blanco: IEEJ13-josemi
ITZIAR REKALDE RODRIGUEZ eta IDOIA FERNANDEZ FERNANDEZ IEEJ13-rekalde-fdez
JESÚS IBÁÑEZ MARTÍNEZ-CONDE, ANA SÁNCHEZ ORTEGA IEEJ13-jesus
RAMON OVELAR BELTRÁN eta JESÚS ROMO URIARTE IEEJ13-ovelar-romo
OLATZ ARBELAITZ, JOSÉ IGNACIO MARTÍN, JAVIER MUGUERZA IEEJ13-arbelaitz
LOSADA IGLESIAS DANIEL, ETXABE URBIETA JOSE MARIA, URKIDI ELORRIETA PELLO
Carlos Amuchástegui, Andoni Arruti, Izaskun Etxeberria, Amaya Ibarra
A. Goñi, J. Ibáñez, J.Iturrioz y J.A. Vadillo
Carmen de las Cuevas, Daniel Losada, Txema Preciado, Itxaso Ugalde, Maribi Urruzola
Jesús Rubio Pilarte, Mª Nieves Aja Hernando.
Teodoro Palomares Casado
GRATAL, M.; MORAIS, A.; BELL, O.; CABEZUDO, S.
ITZIAR GONZALEZ GURRUTXAGA
TXELO RUIZ VÁZQUEZ, CARLOS AMUCHASTEGUI URIARTE
LUQUE, BORJA; SUBIZA, MIKEL; IRAZABAL, GOIATZ; SUAREZ, MADDI; BARRENECHEA, JULIETA
Egurbide, I., Gutiérrez Berraondo, J. y Irazabalbeitia, I.
Mª Lourdes LABACA ZABALA, Isabel GERMÁN MANCEBO, Isabel HERNANDO COLLAZOS
SAIOA BACIGALUPE, IZARO BASURKO y AITOR GÓMEZ
Alejandro García-Alonso, David Méndez-Coca y Pedro García-Alonso
Mª Nieves Aja Hernando; Jesús Rubio Pilarte