WordPress 3.1 eguneraketa
2011(e)ko martxoaren 24a
Gaur ehusfera WordPressek argitaratutako azken bertsiora eguneratu egin dugu: WordPress 3.1 Hauxe da WordPress.org-ek argitaratu duen oharra:
Aldaketa gutxi daude, baina hauen artean aipagarriena hauxe da; oraindik aurrera, ehusferan saioa hasita dutenek kudeaketa-barra berri bat ikusiko dute nabigatzailearen goiko partean. Barra honen bidez, blogarekin egin daitezkeen hainbat gauza eskura izango ditugu.
Blog honetan ehusfera plataforma honen instalazioa, konfigurazioa, mantentze eta erabiltzearen ingurukoak idatziko ditut.