Home > IZO-SGI > Kalkulu zerbitzua eta bere ikertzaileak emaitza onak lortu zituzten 2013an

Kalkulu zerbitzua eta bere ikertzaileak emaitza onak lortu zituzten 2013an

July 15th, 2014

Memoria 2013

Ikerkuntzari zuzendutatko Informatikako zerbitzuak (Kalkulu Zientifikoa) IZO-SGI SGIker 2013ko txostena argitaratu du. Txosten osoa ondorengo estekan dago:

2013ko IZO-SGIren urteko txostena (pdf gazteleraz)

Aurten ere, UPV/EHUko Kalkulu Zerbitzuak bere zenbaki ia gehienak hobetu edo mantendu ditu beheko taula konparatiboan argi ikusi daiteken moduan. Atal positiboetan nabarmendu dezakegu argitalpen zientifikoen igoera, makinaren erabilpenaren igoera itxaron denboran eragin nabarmenik izan gabe eta blogaren bisita kopuruaren igoera. Elementu negatiboen aldetik, web orrialdeko bisiten erorketa eta makinen matxuren ondorioz izandako baliabideen murrizpena aipatu ditzakegu. Zerbitzuak oso puntuazio ona jarraitzen du izaten ikertzaileei egindako satisfazio inkestan.

 Eskeronak

Zerbitzuko memoriarekin batera, zerbitzuko ikertzaileak eskertzen ditugu Zerbitzuan jarritako konfiantzagatik, izan ere, Zerbitzuaren zenbaki onak beraien merituak baitira.

IZO-SGI zerbitzua zenbakietan

Ondorengo taulan azken urteko Zerbitzuko datu esanguratsuenak laburbiltzen dira. Beheko irudian berriz Arinaren erabilera erakusten da.

2009 2010 2011 2012 2013
Kalkulu koreak 440 872 1.520 1.520 1.400
Erabilitako kalkulu orduak (milioiak) 2,11 2,26 5,76 11,27 10,4
Ikertzaile aktiboak 101 98 90 89 99
Talde aktiboak 53 40 39 42 47
Kontu berriak 49 33 33 20 34
Ikertzaileen satisfakzioa¹ 8.9 8.8 8.8 9,3 9,3
Artikulu zientifikoak² 44 58 57 74 87
Web bisitak 4.925 5.957 8.022 9.899 5.924
Orrialde ikusiak 58.731 40.987 30.042 30.738 20.323
Postak HPC blogan 29 34 27 47
Bisitak HPC blogan 1.431 3.818 4.741 24.613
Arina
Kalkulu koreak 320 752 1.360 1.360 1.320
Erabilitako kalkulu orduak (milioiak) 2,07 2,11 5,20 9,6 9,8
Okupazio batez bestekoa 75% 47%³ 74% 79% 83%
Bidalitako lanak 38.497 65.179 68.991 98.383 100.214
2 minutuko baino gehiagoko lanak⁴ 28.377 50.624 51.735 78.846 75.406
Batez besteko lanen denbora⁵ 76 ordu 44 ordu 101 ordu 122 ordu 130 ordu
Batez besteko itxaron denbora⁶ 5,7 ordu 3,8 ordu 3,8 ordu 5,2 ordu 5,5 ordu
Péndulo
Kalkulu koreak 120 120 120 80 80
Erabilitako kalkulu orduak (milioiak) 0,02 0,15 0,09 0,07 0,04
Ikerbasque
Kalkulu koreak 208 208 208
Erabilitako kalkulu orduak (milioiak) 0,47 1,6 0,55

 

¹ SGIker Kalitate unitateagatik egindako zerbitzuari buruzko inkesta.
² Non IZO-SGI eskertzen da.
³ 2010ko erabilera nahiko txikia diruri, makina berriak instalatu ziren 300 koretik 752ra pasatzen eta Uztailaren bukaeran izan zen. Abuztuan eta Irailan makina oso utxik egon zen eta hilabete hauek pisu handia eduki dute urteko batazbestekoan. Azaroan adibidez erabilpena %76 zen berriz.
2 minutu baino gutxiago irauten duten lanak normalean kale egin duten lanak dira. Bere iraupen motxagatik pisu txikia dute clusterraren erabileran.
Ez dira kontutan hartu bi minutu baino gutxiagoko lanak.
Lanek kola sistema baten bitartez bideratzen dira zeinek lan bakoitzari dagokion baliabideak ematen dizkio. Lanen itxaron denbora kolan baliabideak itxoiten ematen duten denbora da.
Makina apirilean itzali zen.

 

2013 Arina year use

Arinaren erabilera 2012 Abendutik 2013ko Azarora arte.

 

 

 

 

IZO-SGI

  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.