Home > General > Konputazio baliabide berriak konputazio zerbitzuan

Konputazio baliabide berriak konputazio zerbitzuan

January 9th, 2012

Ikerkuntzari zuzendutako Informatikako Zerbitzuak (Kalkulo Zientifikoa) -IZO/SGI- CIC-nanoGUNErekin sinatutako kontratuaren barruan bere baliabide konputazionalak handitu ditu.

648 kore berri erosi dira, kalkulurako erabiltzen den eraginkortasun handiko  fitxategi sistema paraleloa ere 7 Gb-etatik  22 TBetaraino handitu da eta IZO-SGI-ak   5.6 TBetakoa /home berria erosi du ere.

Zehatzagoak izatearren 54 conputazio nodo erosi dira. Bakoitzak bi prozesagailu ditu. Prozesagailu hauek 2.4 GHz-etako 6 kore ditu bakoitzak beraz guztira 648 kore berri daude. Nodoak 40 Gb/s -ko  infiniband sare baten bitartez konektatuta daude eta 250 GB-etako disko gogor lokala dute. Nodoen RAM memoria banaketa ondoren adierazten dena da:

  • 96 GB-etako nodo bat.
  • 48 GB-etako 18 nodo.
  • 24 GB-etako 35 nodo.

Kalkuluentzako fitxategi sistema paraleloa, Lustren oinarritatua, eraginkortasun eta  tamainan, 22 TB-etaraino, hobetu da.

Gainera, IZO-SGIk /home berri bat eskuratu du eraginkortasun hobekoa  eta 5.6 TB-etako  tamainakoa, gainera, etaerabilgarritasun altuan konfiguratuta egongo da.

 

Infraestructura de cálculo del IZO-SGI, cluster Arina

Infraestructura de cálculo del IZO-SGI, cluster Arina

Irudian IZO-SGIren Arina klusterra, UPV/EHUren kalkulurako azpiegitura nagusiena ageri da.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

General

  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.