Irakasleen Unibertsitate Eskola 2009-10
HEZKUNTZAREN TEORIA ETA ERAKUNDE GARAIKIDEAK
Irakaslea: Ion Diaz Egurbide
Sarrera:
Hezkuntzaren Teoria eta Erakunde Garaikideak ikasgaia, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Gizarte Hezkuntzako ikasleen prestakuntzari begira osatu da. Ikasgai hau lehen lauhilekoan emango da eta oinarrian Hezkuntza mundura hurbildu nahi duen ikasle ororen eskura oinarrizko ezagutza historikoak zabaltzen dira. Haur eta Lehen Hezkuntzako taldeentzako, kasgaiak 4,5 kreditu izango ditu, Gizarte Hezkuntza taldearen programak aldiz 6 kreditu ditu.
Ikasgai honen oinarri teorikoa Hezkuntzari buruzko Teoriak eta Erakunde Garaikideakliburutik jasotzen da. Liburu hau, Hezkuntza Fakultateko eta Irakasle Unibertsitate Eskolako ikasle zein irakasleengana zuzendurik dago. Beraz, Hezkuntza, hezkuntzaren eboluzioa eta autore eta eragile esanguratsuenen oinarrizko dokumentu gisara aurkezten da.
Helburu Orokorrak
- Hezkuntza, pedagogia eta hezkuntza zientziaren oinarriak ezagutzea.
- Historia garaikidearen bilakaeran, garatu diren hezkuntza teorien eboluzioa aztertzea.
- Hezkuntza teoriaren eta praktikaren arteko harremana aztertzeko eta ulertzeko gaitasunak garatzea.
- Gaur egungo hezkuntza arazoen aurrean ikerketarako ikuspegiak eta aukerak bultzatzea.
- Gaur egungo hezkuntza arazoen aurrean balorazio kritikoak burutu eta irtenbide berriak garatzeko ikuspegia lantzea.
- Ikaslearen jarrera positiboa garatuz, ikaskuntza prozesu aktibo eta partehartzailea bultzatzea.
Helburu zehatzak:
- Hezkuntza Zientziaren epistemologia eta Hezkuntzaren Teoria eta Erakunde Garaikideen ikerketagaia ezagutzea.
- Hezkuntza mugimendu nagusiak eta horiek posible egin dituzten autore nagusiak aztertzea.
- Bilakaera historikoan, lehen hezkuntza mugimenduen funtzioak eta eginkizunak ezagutzea.
- Ikasleek gela barruko ihardueran, izaera kritiko eta aktibo batez partehartzeko bideak bilatzea.
- Euskal Herriko Hezkuntza Testuinguruaren bilakaera aztertzea.
- Gaur egungo gizartean azpimarratzen diren hezkuntza arazoak eta dagozkien irtenbideak analizatzea eta balioeztatzea.
Edukiak
1go Gaia: Hezkuntzari buruz:
Hezkuntza, Pedagogia eta Hezkuntzaren dimentsioak.
Hezkuntzari buruzko oinarrizko kontzeptuak.
2. Gaia: Hezkuntza Teorien garapena eta bilakaera.
Aro garaikidearen hasiera.
Eskola Berriaren bilakaera.
Autoritarismoaren aurkako teoriak.
Pedagogia Instituzionala eta deseskolatzeari buruzkoak.
3. Gaia: Gaur egungo Hezkuntzaren teoriaren ikuspegia.
Hezkuntzaren Teoriaren testuingurua.
Paradigma kritiko-hermeneutikoa eta teknologikoa.
4. Gaia: Hezkuntza politika eta alfabetatzea Euskal Herrian.
Unibertsitatearen bidea Euskal Herrian.
Metodologia
Banakako eta taldekako dinamikak lantzeko ikasle-gela barruan ditugun baliabideak erabiliko ditugu. Eskola berak eskaintzen dituen aukerak ere erabiliko dira, ordenagailu gela eta liburutegia esate baterako. Liburutegia bereziki aldizkariei zuzenduriko gela azpimarratzen dugularik, bertara iristen diren aldizkari pedagogikoak ezagutzeko ahalegina egingo dugularik.
Ikasleen ikaskuntza bultzatzeko erabiliko den metodologia anitza izango da, partehartzea bermatuko duen aukerak landuko direlarik. Era berean ikasleen jarrera positiboa eta izaera kritikoa bultzatzeko, ikasleen konpromezutik abiatuko gara elkarlanerako aukerak lantzeko. Ikasle taldeak oso handiak direnez taldekako dinamikak eta solasaldi antolatuak bakarrik ahalbidetuko baidute ikaskuntza prozesuan eraikuntza egokia.
Oinarri teorikoa aztertzen denean, ikasleen gaitasunak eta konpetentziak landuko dira, analisirako eta ulertzeko trebetasunak landuz. Irakurketak, solasaldiak eta ikaskideen arteko komunikazio harremanak landuko dira.
Ikaskuntza prozesua eraikuntza gisara landuko da, irakasleari protagonismoa kendu, talde dinamika bultzatu eta ikasleen sormena bultzatzeko. Honetarako ikerketa bideak porgramatu nahi dira, autore garaikide baten bizitza eta praktika pedagogikoa ezagutu eta klasearen aurrean aurkeztu.
Ikasle guztien partehartzea bultzatzeko metodologia aplikatzeko ikasle beraien proposamenak aztertu eta baloratuko dira. Beraien konpromezutik abiatzen baikara denon artean programa hau burutu ahal izateko.
Ebaluaketa.
Ikasgaia gainditzeko otsaileko edo iraileko azterketara aurkeztu beharko da. Azterketaren emaitzari klasean egindako lanketen balorazioa gehituko zaio. Beraz, ikasle bakoitzaren ebaluaketa azterketaren eta klasean egindakoaren arteko emaitzaz osatuko da. Azterketari %80eko garrantzia emango zaiolarik. Azterketara bakarrik aurkezten diren ikasleek bere kaxara landu beharko dituzte eskatuko diren lan monografiko guztiak, azterketa eguna baino lehen eskura eman beharko direlarik. Baldintza hau betetzen ez dutenek azterketaren emaitza izango dute ebaluazio gisara.
Azterketa: Ikasgaia gainditzeko azterketa egin beharko da. Klasean landu diren eduki teoriko guztiak tokia izan dezaketelarik. Ikasleek landu dituzten lanak ere kontutan hartzen ditu baieztapen honek.
Lan monografikoak: Ikasturtean zehar gaia mamituko duten artikulu eta irakurgaiak landuko dira. Artikulu hauei buruzko sintesi eta azalpenak eskatuko direlarik. Taldekako nahiz banakako lanketak izango dira, eta ikaskideen artean aurkeztu izana ere kontutan hartuko da.
Hezkuntza Ez Formala aztertzeko lanketa ere aurreikusten da. Norberaren herrian, auzoan edo instituzio baten barruan lantzen diren hezkuntza bide ez formala aztertu duen lanketa izango da.
Ikerketari ere atea zabaltzeko asmoa azaldu nahi dugu, autore edota korronte pedagogiko bati buruzko azterketa sakona gauzatzeko bidea zabaltzen dugularik.
Euskara
Euskareren kalitatea hobetzeko proposamena kontutan hartuko da. Irakasle Eskolako Euskara Batzordearen arabera, 2002ko proposamenari helduz, hizkuntzaren erabilera zuzenari garrantzia emango diogu. Batzordeak hartutako erabakia gure eginez, ikaslegoari jakinarazten zaio euskarazko adierazpide zuzena hobetsiko dela eta akatsak oso nabariak direnean, bi eguneko epeaz lanak zuzendu eta berridatzi beharko dituztela, kasuan kasuko erabakiak hartuko direlarik.
· Ikasleen lanetan eta edozelako jardunetan, euskarazko adierazpidean agertu ohi diren arazoak oso nabarmenak direnean, hutsak zuzentzea eskatuko da. Ulergarritasun eta zehaztasun hutsak gertatzen direnean, testuak itzultzeagatik edo euskarazko adierazpide okerra erabiltzeagatik, ez da lana zuzenduko eta ikasleari bi eguneko epea eskeiniko zaio lana edo idaztia zuzentzeko.
Bibliografia.
Avancini, G. (1987): La pedagogía en el siglo XX, Madrid. Narcea.
Ayuste, A. y otros (1994): Planteamientos de la Pedagogía Critica. Comunicar y Transformar, Barcelona, Grao.
Carr W. y Kemmis S. (1988): Teoría Crítica de la Enseñanza. Barcelona, Martinez Roca.
Colom, A. (1997): Teorías e instituciones contemporáneas de la educación, Barcelona. Ariel.
Colom, A. (2003): Hezkuntzari buruzko teoriak eta erakunde garaikideak, Nafarroa. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Cuadernos de Pedagogía (2000): Pedagogías del siglo XX, Barcelona, Cisspraxis.
Dávila, P. (1995): La política educativa y la enseñanza primaria en el País Vasco (1860-1930), Donostia. Pedagogia, Ibaeta.
Dávila, P (1995): El proceso de alfabetización en Euskal Herria, siglos XIX y XX, Bilbo EHU argitarapen zerbitzua.
Escolano, A. (1985): Historia de la Educación, Madrid, Anaya.
Fernandez, I. (1994): Oroimenaren hitza. Ikastolen mugimenduaren historia (1960-75), Bilbo, UEU.
Hik Hasi (2005): Pedagogo sortzaileak, 17. ale monografikoa, Donostia, Xangorin.
Iztueta, P. (2000): Hezkuntza, hizkuntza eta boterea Euskal Herrian, Donostia, Utriusque Vasconiae.
Martínez-Otero, V. (2003): Teoría y práctica dela educación, Madrid, CCS.
Medina, R. y otros (2001): Teoría de la Educación, Madrid, UNED.
Negrín, O y Vergara, J. (2005): Teorías e Instituciones Contemporáneas de Educación, Madrid, Ramón Areces.
Puelles, M. (1986): Educación e ideología en la España Contemporánea, Barcelona, Labor.
Sarramona, J. (2000): Teoría de la Educación, Barcelona, Ariel.
Trilla, J. (1993): La educación fuera de la escuela, Barcelona, Ariel.
Trilla, J y otros (2001): El legado pedagógico del siglo XX para la escuela del siglo XXI, Barcelona, Grao.
UNED (1987): Historia de los sistemas educativos contemporáneos, Madrid, MEC.
Woods, P. (1989): La escuela por dentro, Barcelona, Paidós.
Zabaleta, I (2000): Nazioa eta hezkuntza sistema espainiarraren sorrera, Bilbo, UEU.

