Laster John Dewey aztertzera goazenez, eta David Cristalen bideoa ikusi ezin denez hemen duzu beste bat. Ameriketako humorista kritikorik ezagunena George Carlin da bera. Bideo honetan hezkuntzaren egoera kritikatzen du.
|
||||||
|
HIZKUNTZAREN IRAULTZA Hona hemen klasean eztabaidarako erabili dugun material berria. Eztabaida honekin, Hizkuntzaren iraultza liburua aurkeztu eta klasean dugun iraultza txikia aztertu nahi izan dugu. Euskarari ematen diogun garrantzia eta trataera eztabaidagai eta aztergai izan dugu beraz. Azterketa honen emaitzak eta dinamikaren ibilbidea azaldu aurretik egin dezagun lehendabizi David Cristalen Hizkuntzaren Iraultzaren liburuaren aurkezpena. Ez da izango urtebete UNESCO etxeak hizkuntzen ondareei begira, pentsatu nahi dut euskararekin zuen zorra ere kentzeko ahalegina ere egin zuela, jakintzari letraz betetako paper-liburu hau geitu ziola. Eskuratzeko prezioa garestiegia ordaindu behar dela irizten dut, baina irakurzalea bazaitugu Irakaskuntzako Eskolan iburuz betetako gela horretan dohainik eskuratzeko aukera izango duzu, bueltatzeko aginduz noski. Liburuaren aurkezpen egunean, halako garrantziaz eta dotoreziaz jantzi zuten ekitaldia eta idazlea bera ekarri zuten lan hori egitera. Ez naiz UNESCOri lore gehiegi emateko horietakoa baina aspaldian etxe honek egin duen gauzarik kuriosoena iruditu zitzaidan. Davil Cristal Bilbora ekartzeaz ari naiz noski. Liburu honetan hizkuntza kolonizatzaileak kargu hartzen ditu hizkuntzalari ospetsuak, Davidek alegia. Nahiz eta inglesaren erreferentzia nagusitu, hizkuntz indartsu eta nagusi horiek hizkuntz gutxiagotuetan duten eragina aztertzen du. Ondorioak ez dira batere atseginak hilzorian dauden hizkuntza kopurua sinesgaitza baita. Ematen dituen datuak ere hotzikara sortzen duten horietakoak dira. Lehen aldiz epe luzera zein motzera eragingo dituen ondorioak aztertzen dira, hizkuntz gutxiagotuen etorkizuna desagertzea baita. Desagertu diren hizkuntzen erreferentzia ere ematen digu. Gaia ulertzen saiatzeko ahalegin honek ez du halako eraginik izan gizartean, nola ba! Gure Irakaskuntza Eskolako ikasleek halako pertzeptziorik ez dutela ikustea baino ez dago. Honetarako, pertzeptzio eta sentsibilizazio apur bat ikasleengan banatzeko eraman dugu aurrera dinamika hau. Daviden liburuaren erreferentzia gordetzen da baina eztabaidarako WAR OF WORDS videoa ikusiko dugu. Dinamika hau eraginkorra izateko hona hemen O. Decrolyren heziketa signifikatiboari buruzko definizioa, ikaskuntza prozesua eta ulermena lantzeko biderik egokiena hau dela pentsatzen baitugu. Heziketa Signifikatiboa: Decrolyren metodologiaren, ikaskuntza prozesuaren printzipio nagusietako bat da. Heziketas signifikatiboaren garrantzia ulertzeko saiatu galdera hauen inguruko hausnarketa egiten. Nola ikasten dugu? eta nola ezagutzen dugu gure ingurunea edo errealitatea? Galdera bi hauen aurrean Decrolyk ezagutza eta jakintza sortzeko bide bat planteatzen du, haurrari egokitutako metodologia berezi baten bitartez. Haurrak ingurunearekin interakzioan ihardun behar du eta mundua edo ingurunea ezagutzeko sentimenduen bitartez edo zentzumenen bitartez aritu behar du. Beraz, ikaskuntza prozesua, haurrak mundua ezagutu dezan, sentitu egin behar du. Sentitzen ez den zerbait ez da ulertuko, motibatzen ez gaituen zerbait ez gaitu erakarriko, ikutzen ez gaituen zerbait ez gaitu beldurtuko edo erakarriko. Ez da kontzientziarik garatzen eta ondorioz ez da benetako jakintzarik emango. Dinamikaren hasiera halare WAR of WORDS bideoan dago. Bideoa ikusi eta gero saiatu honako galderak erantzuten. Bideoa ezin baduzu hemen ikusi hemen duzu helbidea: http://www.youtube.com/watch?v=2bS0JdyWSLc 1 Bideoak azaltzen duena ulertu al duzu? Zenbat? 2 Zein da inglesari buruz duzun iritzia?
Intuizioari buruzko aipamenak erabiliko ditugu, haurraren ikaskuntza eta esperientzia egituratzeko beharrezkoak diren hainbat ideia argitzeko. Pestalozziren ideiak, gaur egun, ezagutza historiko moduan Haurraren ekintza bideratzeko baliagarriak izan dira. Jakintza, kontzeptuak ezagutzeko-ikasteko metodoak egokitzeko balio izan dute. Intuizioari buruzko xedeak, batetik Hezkuntzaren Teoria eta Erakunde Garaikideak liburutik jasotzen ditugu. Bestetik Como Gertrudis enseña a su hijos liburutik beste bi aipamen ematen dira. Bi iturri hauek nahiko ez badira, egin zure komentarioa.
(Hezkuntzari Buruzko Teoriak eta Erakunde Garaikideak liburutik hartuta, Rousseauren ideala Praktikan gaiena, 69-72. o) TEORIA DE LA INTUICIÖN …Así en mis esfuerzos para enseñar la escritura, comprendí la necesidad de subordinarla al dibujo y trabajando en la enseñanza del dibujo, vi el encadenamiento y la subordinación de este último estudio a la mesura. La enseñanza misma del alfabeto me hizo sentir la necesidad de un libro para la primera infancia, por medio del cual confiaba dar a niños de tres a cuatro años de edad conocimentos reales muy superiores a los que poseen los alumnos de siete a ocho años… …Yo busque largo tiempo un principio psicológico común a todos esos procedimientos artificiales de enseñanza, convencido de que era el único medio de descubrir la forma de perfeccionamiento asignada al hombre por su propia naturaleza. Evidentemente esa forma corresponde a la organización general de nuestro espíritu, en virtud de la cual nuestro entendimiento se representa y reduce a la unidad, es decir a una idea, las impresiones que nuestros sentidos reciben de la naturaleza… …Cada línea, cada medida, cada palabra, me decía yo a mí mismo, es un producto de la inteligencia, un resultado de intuiciones maduramente elaboradas, y debe ser considerado como un medio de llegar al esclarecimiento progresivo de nuestras ideas. La enseñanza no es otra cosa. Los principios de la enseñanza deben pues, deducirse de la forma original invariable del desarrollo intelectual del hombre… …Como ser vivo, físicamente no eres otra cosa que tus cinco sentidos. De lo que se deduce que la claridad o la oscuridad de tus concepciones debe esencial y absolutamente depender de la distancia, pequeña o grande, desde la cual todos tus objetos exteriores hieren tus sentidos, es decir, a ti mismo, o el punto centrico en que tus ideas vienen a reunirse en ti…
Beraz, Pestalozziren hitzetan, Intuizioa entendimendua (pentsamendu arrazionala) eta errealitatea kontaktuan jartzen duen ahalmena da. Jakintza lortzeko, esperientzi gisara, bide bat egitera bultzatzen du haurra, esperientzi eta ulermen gisara egituratuko duena. Sentimenduen bitartez haurrari errealitatearen ezagutza modu egoki batez ulertzen eta egituratzen laguntzen diola ere adierazten du Pestalozzik. Bada, aipatu beharreko beste zerbait, proportzionaltasun printzipio gisara azalduko duguna, hau da, haurraren ahalmena eta ikasgaiaren arteko proportzionalitatea zaindu behar da. Hezkuntza prozesua, Haurraren ikuspuntutik eraiki behar baita. Haurraren egoera zein den ulertu eta etapa bakoitzean dituen ahalmenen arabera heziketa prozesua eraiki behar da. Hemen ere, tokian tokiko eta unean uneko aipamena ere kontutan hartzen da, haurraren mundu txikia nolakoa den ulertzen saiatu behar baikara hezkuntza prozesua diseinatzeko orduan. Sagar bat objetu bezela harturik, intuizioaren jolas hau egin nahi izan dugu errealitateari buruzko ezagutza nolakoa eraikitzen dugun frogatzeko. Hau da, objetu eta esanahiaren arteko ikaskuntza edo ulermen lotura argitzeko. Ondoren Pestalozziren intuizioari buruzko posta emango da. Mesedez egin lehenengo ariketa hau Intuizioa posta irakurri aurretik.
Begiak itxi eta Sagar bat Irudikatu ezazu. Ondoren, irudi bihurtu duzun sagar hori marraztu ezazu. Irudia osatzeko begiak ireki mesedez eta ahalik eta zehaztasun gehienez margotu sagarra. Arte lan hori amaitu eta gero eztabaida mahai inguruan zabaldu. Honako galderak erantzun. Bat.- Ze koloretakoa da zure sagarra. Bi.- Ze tamaina du zure sagarrak. Hiru.- Zer nolako forma eman diozu sagarrari. Lau.- Zuztarrik edota Ostorik ipini diozu sagarrari. Bost.- Sagarraren azala nolakoa da, leuna ala zakarra. Sei.- Ze zapore du zure sagarrak, mingotsa edo mikatza agian, edo gozoa, edo beharbada garratza. Zazpi.- Zure sagarra Udako edo Neguko sagarra izan da. Zortzi.- Errezil sagarra da ferian amak erositakoa edo aitonaren gernikako sagastian, zuhaitzera jasotzera joaten ginenekoa da. e.a. Erantzunetan aniztasun haundia jasoko dugu, honek Sagarra objetu eta sagarra esanahiaren artean eraikitzen dugun ulermenaren aniztasuna agerian uzten du.
Cómo Gertrudis enseña a sus hijos (1801):Lan honetan, lagun bati idatzitako hamalau gutun jaso zituen Pestalozzik. Hezkuntza nolakoa izan behar duen adierazten du, betire bere esperientzietatik abiaturik. Beste obra batzuk: El ABC de la intuición, El libro de las madres, El canto del Cisne, e.a. Pestalozzi pedagogo soziala da: Gizartearen ikusmiratik aztertu baitzuen hezkuntza. Gizartea eraldatzeko tresnarik egokiena hezkuntza dela dio. Tresnarik egokiena da behartsuenen bizitza baldintzak transformatzeko. Bi helburu bereizi behar dira dimentsio filosofiko honetatik: batetik gizarteari gutxienezko kultur maila eskeini nahi diola. Ilustrazioaren printzipioak bere egiten ditu, eta gizartea garatu eta moldatu nahi bada, gizartea hezitua izan behar dela adierazten du. Gizarte berri bat egiteko aukerak bestetik pertsonaren ikuspuntutik ere azaltzen ditu. Pertsonari gutxienezko hezkuntza eman behar zaiola esaten duenean. Gizakiak heziketa orokorra jaso behar du, gutxienezko kultur maila jaso behar du, hortaz, oinarrizko hezkuntza jaso behar du. Berezitsaun bi aipatzen du gizakiari zuzendu behar den hezkuntza ereduaz, tokian tokikoa eta unean unekoa izan behar dela ere esango baitu. Oinarrizko hezkuntza delakoa nolakoa izan behar den ere adierazten du. Ez du soilik metodologiari buruz hitzegiten, baizik eta, teoriaren eta praktikaren arteko erlazioaz ere mintzatzen da. Giza ahalmenenen garapena, egiazko metodologi eta bideak martxan ipintzean datza. Gizakiaren indar eta gaitasunak nola gaitu, garatu eta hezi behar diren galderari erantzuna bilatzen saiatuko da. Naturalismoaren printzipioan oinarritzen da heman. Gaitasun intelektuala, afektibitate gaitasuna eta gaitasun artistikoa landu behar dira. “… ¡Dios ha hablado! He aquí desde luego una gran frase. Y a ¿quién ha hablado? Ha hablado a los hombres. Entonces, ¿por qué no he oído yo nada? Él ha encargado a otros hombres que os transmitan su palabra. ¡Comprendo!; existen hombres que me van a decir cuanto Dios ha dicho. Yo preferiría haber oído a Dios mismo; no le hebría costado más y yo habría quedado al abrigo de la seducción; el os da la garantía manifestando la misión de sus enviados. ¿Cómo puede ser ésto? Por medio de prodigios. Y, ¿dónde están estos prodigios? En los libros. Y ¿Quién ha hecho estos libros? Los hombres. Y, ¿quién ha visto estos prodigios? Los hombres que lo atestiguan. ¿Cómo, siempre los testimonios humanos, siempre los hombres que me relacionan con lo que otros hombres han informado, cuántos hombres en Dios y yo! …”
“… Mi hijo está hecho para vivir en el mundo; él no vivirá con sabios, sino con locos; por tanto es necesario que él conozca sus locuras, puesto que es por ellas por las que ellos quieren ser conducidos. El conocimiento real de las cosas puede ser bueno, pero vale todavía más el de los hombres y el de sus pensamientos; pues, en la sociedad humana, el mayor instrumento del hombre es el hombre, y el más sabio es aquel que se sirve mejor de este instrumento…” Pedagogiaren Aro Modernoaren hastapenak XVIII. mendearen erdialdean kokatzen dira. Guztiek Arrazionalismo zaharkituari aurre egin nahi diote, hori baitzegoen indarrean garai hartako gizartean. Teoria horien baitan, berebiziko garrantzia dute berezko izateak, gizakiaren baloreetan jarritako konfidantza edo fedeak, bai eta gizakiaren garapen eta hezkuntzak ere. “Ordena soziopolitikoan, Frantziako Iraultzarekin batera gertatu ziren aldaketa politikoak. Lehendabiziko mekanismoak eta ondorengo industriagintzak eta kapitalismoaren hasierak ekarri zituzten aldaketa ekonomiko eta sozialak gertatzen ari ziren garaia dugu hau. Horrekin batera, gizarte aldaketan heziketaren papera garrantzizkoa izan zen, gizakia ulertzeko modua aldatu baitzen: gizarte aldaketan heziketaren papera garrantzizkoa izan zen, gizakia ulertzeko modua aldatu baitzen: gizarte estamentaletik, non populazioa “subdito” moduan konsideratzen zen, gizarte modernora igaro zen, non “hiritarren” figura ezarri zen. Prozesu horretan heziketa garrantzizko tresna izan zen balio zibilak eta oinarrizko eskolatzea barneratzeko (Arantxa Uribe-Etxebarria: “Garaiko korronte pedagogikoen kokapen historikoa”, in HIK HASI 17.monografikoa, 10.o)”. Rousseauk irauli egin zituen garai hartako gizartearen oinarriak eta bete-betean asmatu zuen ideal berriak adierazteko unean. Rousseauren iritziz gizakia ona da, sortzailearen eskuetatik ateratzen denean. Horregatik, hezkuntza berezko izatearekin bat etorriz gauzatu behar dela uste zuen.
Rousseau eta Naturalismoaren jatorria: Ilustrazioaren ideal zintzoen eragina nabarmentzen da Rousseauren idatzietan. Mugimendu zabal eta konplexua izan zen Rousseauren joera naturalistaren barnean egituratzen dena. Maila sozialean gizarte berri baten egituratzea proposatzen du, herria hobetzeko bideak islatu nahi ditu. Mugimendu honek, gizakiarengan fede berria jarri nahi zuen. Pedagogiaren eta politikaren ikusmiratik pentsamolde berritzailea plazaratu zuen, eta horren azalpena “Kontratu Soziala” eta “Emilio” liburuetan agertu zuen.
Pentsamolde politikoan, justiziari buruzko kontzeptua zabaldu zuen. Gizaki naturalak (moralaren aurrekoak)itun naturala izenpetu behar du. Gizabanako gisa, gizartearen borondate orokorrari lotu bere eskubide naturalak edo berezkoak zihurtatzeko. Herria burujabea da, eta herriaren borondate orokorra estatuak gidatuko du. “Emilio” liburuan, heziketa pribatuko sistema proposatu zuen. Haurrak 12 urte eduki bitartean zibilizazioarekin harremanik ez izatea nahi zuen, haurraren berezko izatea garatzea nahi zuen. Haurra kutsatu gabe berezko garapena bultzatu. |
||||||
|
ehusfera - UPV/EHUko blog zerbitzua - IKT Gerenteordetza - Vicegerencia de las TIC |
||||||