Etiketak

Hezkuntzari buruz

Ikasturtearen hasiera eta sarrera gisara, Hezkuntzari buruzko azalpenak landuko dira. Hezkuntza zer den galderari erantzun bat bilatzen saiatuko gara. Ahalegin honetan, oinarrizko hiztegia eta terminologia agertu eta ikasturtean erabiliko diren funtsezko kontzeptuak ezagutzeko prozesua izango da. Helburua argi dago beraz, hezkuntzari buruzko idei argi bat izatea baita, honetarako atal oso bat eskeiniko diogu. Atal hau Hezkuntzari buruz KATEGORIAn zabaltzen da, beraz, joan Blogaren oinan azaltzen diren katoegiretara eta esandakoan klikatu.

Hezkuntzari buruzko hausnarketa jarraituz, hezkuntza kontzeptua zer den adierazteko saiakera bat izan behar da. Hezkuntzak dauzkan helburuak, prozedurak eta egituratzen dituen bideak edo metodologiak ezagutzeko. Baina bere baitan hartzen dituen dimentsioak lantzeko aukera bat ere bai. Laburbilduz azaldu ditzagun behinik behin enbor nagusi honen hiru adarrak. Batetik hezkuntza zer den galderari atxikituko diogun kontzeptu edo definizioa. Bigarrenik, ikuspegi historikoa eta ikuspegi filosofikoa landu dituzten hainbat autoreen lanak. Eta azkenik Garaikidetasunari egotzi zaion hezkuntza eboluzioa ulertzeko eta ikasturtean zehar aztertuko diren autore guztien kokapena egiteko erabiliko dugun hezkuntzaren dimentsioen eskema.

“Hezkuntzari buruzko teoriak eta erakunde garaikideak” liburua eskuratzen badugu, hezkuntzari buruzko azalpen antolatu bat zabaltzen da. Batetik, gizakiengan Ingurunera egokitzeko gaitasun ebolutiboa azpimarratzen da. Bada zerbait orduan, gainontzeko izadiarekin, animalietatik bereizten gaituena. Egoera honetan eta desberdintasun hau kontutan izanik, gizakien hezigarritasunaren aspektu adierazgarrienak azaltzen dira. Hezkuntza dela medio, garatzeko eta aldatzeko gizakiak dituen berezkotasunak eta aukerak aztertzen baiditu. Garapenerako aspektu hauek lehen aldiz haurraren lehen estimuluak eta emozioak lantzen direnean ematen dira. Haurraren lehen estimuluak familian lantzen dira, amaren ondoan nabarmenduko nuke. Autore batzuek estimulu hauetan kokatzen dute haurrek gurasoekin antza izatearen arrazoia. Hezkuntzak humanizazio prozesu bat betetzen duela adierazten du gero. Humanizazio prozesua gizarte eredu batean ematen da, hau da, jada eraikita dagoen gizarte batean. Beraz, errealitatea ulertu eta berari aurre egiteko prozesu bat ireki eta antolatzen da. Testuinguru honetan pertsonen arteko elkarreragina bultzatzen da gaitasun intelektualak estimulatzeko. Une honetan behar-beharrezkoa den aspektu biren arteko lotura adierazten zaigu, gizakien hezigarritasuna eta jada eraikia dagoen gizarte bateko partaidetza.

HEZKUNTZA KONTZEPTUAREN BILA

Hezkuntzaren definizioaren bila gabiltzala beharrezkoa da hezkuntza beraren esanahia aztertzea. Etimologia, hezkuntza hitzaren esanahia, latinezko jatorria du. Une honetan hitzaren edo edukien anbiguotasunarekin egiten dugu topo, Hezkuntza hitzak bi esanahi baiditu. Batetik, Educare hitza azaltzen zaigu non hitzari: “jaso”, “hazi” eta “elikatu” balioak atxikitzen zaizkion. Bestetik Educere hitza azaltzen zaigu, beste giro batean kokatzen dena, honetan hitzari “deskubritu” eta  “irten” bezelako balioak atxikitzen zaizkio.

Hezkuntza ikuspegi bi antolatzen dira hezkuntza hitzaren atzean, hitzaren esanahiak adierazten duen moduan. Antolaketa horietan ikaslearen eta irakaslearen perfila era kontrajarrian azaltzen zaigu. Ikaslea subjetu pazientea, protagonismo gabea, eta irakaslea aldiz subjetu ajentea baitira Educare ereduan. Aldiz, alderantzizko bidea lantzen da Educere esanahiaz jazten den hezkuntza ereduan eta ikaslea subjetu ajentea, protagonista, bihurtzen du, irakasleari gidari edo estimulatzaile figura ematen dion bitartean. Hezkuntza eredu bi hauen elementu osagarri batzuk.

  1. Educare, elementu osagarriak: Irakaskuntza magistrala, diziplina, egiaren jabea, dogmatikoa, memorizazioa, dependentzia, agintea eta jerarkia. Pasibitatea, sumisioa, konpetibitatea, indibidualismoa, kritika eza. 
  2. Educere, elementu osagarriak: Autodiziplina, sormena, askatasuna, autonomia, originalitatea, errespetoa, partehartzea, kritikotasuna, estimulazioa, konpromezua, demokratikoa.

Humanismoaren ikuspegitikabiatzen da A. Colom idazlea, hezkuntzari buruzko azalpen hau ematerakoan: Egitura eta dinamika pertsonal, sozial eta kulturalak osatzen dituzten sistema soziokulturaletan kokatzen du hezkuntza. Eskola instituzioak eta beste instituzio batzuen hezkuntza ahalbideek osatzen duten hezkuntza sistema komunikazio sistema bat da. Gizabanakoak gizartearen kulturarekin harremanetan jartzen baiditu. Baina, bada beste giro batzuetatik jasotzen diren adierazpenik. Hobekuntza ideiekin lotzen direnak eta prozesuaren arau optimizatzaileak bilatzen dituztenak. Eredu teknologikoa landuz, kalitatea eta efektibitatea helburu duten ereduak adibidez.