Etiketak

¡Hola mundo!

Hauxe da lehen idatzia. Aldatu edo ezabatu ezazu, eta blogeatzen hasi!

Este es el primer post ¡Editalo o eliminalo y comienza a blogear!

Euskal Herriko Hezkuntza. www.euskal-hezkuntza.com

Euskal Herriko hezkuntzari buruz, azterketa historikoa burutzeko erabat erabilgarria den web guneaz ezagutzera emna nahi dugu. Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailak sortu du gune hau.

Gaur egun, Euskal Herriko hezkuntzaren historiari buruzko zentroak dokumentazio bolumen nabarmena biltzen du, baita bibliografia funtsak, fototeka, legedia, testu liburuak eta ikus-entzunezko hainbat material ere.

 

burua3

EAEko Eskola Maparen Informea

Euskal Herriaren barruan EAEn Eusko Jaurlaritzak prestatu duen informea aurkezten dizuet. PDF formatoan dago. Gure gaiari heldurik Hezkuntzaren DIMENTSIO SOZIALAren ikuspegi soziologikoa ematen zaigu. Azterketaren berri datorren astean emango zaizu. Bitartean jaso dokumentua eta begirada bat emaiozue.

EAEko eskola mapaz informea

HITZALDIA urriaren 21ean: ADIMEN GAITASUN HANDIARI BURUZ

Adimen Gaitasun Handiari buruzko hitzaldi bat antolatu berri da gure eskolan. Ekimen honetarako Javier Apraiz Doktorea inguratuko da gai honen inguruan luze mintzatzeko. Egoeraren datu orokorrak eta  Eusko Jaurlaritzak Hezkuntza Bereziaren arloan azken urteetako politikak izango ditu mintzagai. Beraz, ahal baduzue datorren asteazkenean inguratu hamaikak aldera Areto Nagusira.

HITZALDIA.15

Paulo Freire

Ikuspegi kritikoaren aita izan dela esan izan da. Munduarekiko duen ikuspegia zeharo harritzen gaitu, zintzoki gauza bakoitzari izen argi bat ipintzen dioenean. Hizketa goxoa eta argia erabiltzen du Zapaldu eta Zapaltzaile arteko harremana zein den eta nola sahiestu litekeen esateko. Bere ibilbidea gurean 1961. urtean hasten da, Recifen, Kultura Herritarraren Mugimendua sortu zuenean. Herritarren alfabetizazioa jarriko zuen martxan eta honek agintearen eta gobernuaren erantzun politiko errepresiboa eragin zuen. Hamasei urtez egon zen erbesteraturik, hasiera batean iheska Txilera joan behar izan zuen.

YouTube Preview Image

Badira urte batzuk mundutik betiko joan zela baina oraindik ere bere itzaldiek gizon horren izaera nolakoa den argitzen jarraitzen dute. Youtubetik bat ipintzen dizuet baina bertan bada zerrenda luze bezain interesgarria.

Alexander S. Neill, Summerhill

YouTube Preview Image

Pedagogia antiautoritarioaren korrontearen eredu garbiena dugu Neill. Summerhill eskola barnetegia sortu zuen 1921. urtean Ingalaterran. Duela 38 urte zendu bazen ere, bere horretan jarraitzen du berak sortutako eskolak. Neillek hezkuntzari buruz zuen ikuspegi erradikalaren oinarri teorikoak praktikara eraman zituen bertan. Ikus dezagun zein diren oinarri horiek eta nola saiatu zen praktikara eramaten. Bideo hauek telebistak inglesak 80. hamarkadan Summerhill eskolari eskeinitakoa erakusten dute. Hemen hiru baino ez ditut ipini, beste bi izanen dituzu Youtuben sarturik. Postaren izenburua erabiliz aurkituko dituzu.

YouTube Preview Image YouTube Preview Image

Celestin Freinet

Ibilbide luzea egin da Francisco Ferrer Guardiak Bartzelonan Eskola Modernoa sortu zuenez geroztik (Ikusi liburu berdea 116. orrialdean).  Celestin Freinet dugu Euskal Herrian eragin gehien izan duena, baina bere Herri Pedagogiaren sorrera aurretik garatu ziren beste eredu batzuen itzalean garatu dela argi dago. Aski ezaguna da CEL edo Irakaskuntza Laikoaren Kooperatiba delakoa. Antolakuntza autonomoan eta komunitatearen eraikuntza baloreetan indartzen dena. Jarraian ematen den artxiboan Herri Pedagogiaren eskema bat jasoko duzu, baina Celestin Freinet osotasunez ulertzeko garrantzitsuak diren faktore guztiak aztertzea komeni zaizu. Batetik, historikoki Eskola Modernoa eta honi buruzko filosofi eta ikuspegi sozio-politikoa ulertzea. Bestetik, Eskola Laikoaren Kooperatiba eta honen bilakaeran Pedagogia Instituzionalaren sorkuntza eta honek guregan duen garrantzia.

herri-pedagogia2

ArtxiboaEuskal Herriari buruz herri sorkuntzara egokitzen den eredurik garrantzitsuena hauxe duzu. Pedagogia Instituzionalak Ikastolen Elkartearen bilakaeran ze toki izan duen ulertzeko hemen duzu Hik Hasi aldizkarian 1997ko urtarrilean argitaratu zen artikulu hau. Oso interesgarria da.

freinet-100-urteurrena

freinet-100-urteurrena-bi

freinet-100-urturrena-hiru

freineten-100-urteurrena

Eskola Berria

Eskola Berriari buruz hona hemen kontutan hartu beharreko hainbat irizpide.

Lehendabizi historikoki izan duen bilakaera aztertzea komeni da: ESKOLA BERRIA Hezkuntza berrizteko eta eskolak zituen arazoak konpontzeko asmoz sortu zen mugimendua da. Eskola tradizionalaren aurrean  eta honek garatzen zituen balore eta printzipioen aurrean garatzen den pentsamentuan, teoria pedagogikoetan eta metodoetan eraikiko da. Mugimendu berritzaile honek XIX. mendean izango du bere tokia baina ez du argirik ikusiko 1921. urtean, Calais-en, Liga International pour l’Éducation Nouvelle izeneko erakundeak ESKOLA BERRIAREN oinarriak eta orientazioak jaso zituenarte. Interesgarria oso da Liburu berdean gai honi ematen zaion trataera. Bertatik jasotzen dira hemen agertzen direnak, baina are ta interesgarriagoa da liburuak ematen duen azalpen sakona. ( Hezkuntzari Buruzko Teoriak eta Erakunde Garaikideak, 94tik 104. orrialdera)

Laburpen modura hona hemen Eskola Berrian ezartzen diren Teorien eta metodoen berri:

  1. Eskola bizitzaren baitan kokatu behar da.
  2. Eskolak kontutan izan behar ditu haurraren interesak.
  3. Eskola aktiboa izan behar da.
  4. Eskola egiazko bizi erkidegoa da.
  5. Irakaslearen zereginari balio handiagoa eman behar zaio.

Eta noski, teoria hauen baitan lantzen diren hainbat teknika eto metodoloak ere agertu behar ditugu:

  • Indibidualizazioa
  • Gizarteratzea
  • Hezkuntzaren globalizazioa
  • Nork bere burua heztea

Nolakoa izan zen pasa den mendeko eskola?

Gure aiton-amonen ipuiak askotan entzun ditugu. Aspertu ere egin gara makina bat aldiz ipui berdinak entzuten. Ezta ala? Baina garai hori hobeto ulertzen saiatzeko, zer nolako eskola garaia bizi izan zuten ezagutzeko garaia heldu dela iruditzen zait. 

Hemen duzu word dokumentu honetan galdetegia. Aiton-amonen ahotik, Frankismoaren hezkuntza eredua nolakoa zen ezagutzeko prestatua.

 

patxiren-eskola1

 

imagen1

Euskarari alarmak piztu zaizkio, eta guri?

 

Ingelesak guregan duen eraginari buruzko eztabaidak bete du dinamika honen bigarren atala. Ikasle bakoitzak dituen kontrako eta aldeko iritzi bilduma osatu dugu, eta iritzi hauen analisia egiten aritu gara. Lehen atalean David Cristalen “War of Word” bideoaz hizkuntza honek guregan sortarazten dituen sentimentuak azaltzea nahi izan dugu. Eztabaida honetan gauza politak atera dira,  gauza gogorrak ere bai. 

Bigarren atalak, klasean, lagunartean gehien larritzen gaituen egoerari begira ipini gaitu, euskara aztertzeari ekin diogu. Klasean bizi dugun egoera hartu da aztergai. Orduan, euskararen erabilera neurtzeko eztabaida ipini da martxan. 

Ikuspegi kritikoaz baliatu gara ikasleek hizkuntzari buruz bizi duten egoera azaltzeko, eta egoera honetan garatzen ditugun sentimentuetan hausnartzeko. Garrantzitsua da zerbait lortzeko, helburuak betetzeko norberaren irakurketatik abiatzea, egoeraren kontzientzia garatu nahi bada behintzat. Noski, ingurukoen egoera ezagutzeak aniztasunaren berri eta dauden ikuspegien garrantziaz jabetzeko balio izango digu. Egoeraren azterketa eginez ikasle bakoitzaren hizkuntza maila, erabilpena eta hizkuntzari ematen diogun garrantziaz hitzegitera pasa gara, betire ikasleen hausnarketatik abiatuta.  Zer nolako kontzientzia garatu dugun klasean euskaraz hitzegiteko eta bizitzeko neurtzen duen eztabaida izan da.

alarma-2 

Hemen ikasleek duten iritzien bilduma:

euskararen-azterketa