Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzua
Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzua (HELAZ) EHUren Gobernu Kontseiluak 2002-09-30ean onartutako Hezkuntza Zientzien Institutuaren birmoldaketaren ondorioa da.
UALek jasotako ‘irakaskuntzan laguntzeko zerbitzua’ kontzeptuarekin bat dator.
Hiru campusetan koordinatu eta administratzen da.
EHUko sei irakasleren ardurapean dago zuzendaritza, idazkaritza eta koordinazio-lana; horretarako aldi baterako arduraldi laburra dute.
HEZIk ziurtatutako tituluen fondo historikoa du HELAZek, eta titulu ofizialetako katalogoan azaltzen ez diren tituluak emateko ardura du (IGI, esate baterako). Horregatik dauka idazkaritza akademikoa.

