IRAKASLE BERRIEN PRESTAKUNTZA
IRAKASLE BERRIEN HARRERA JARDUNALDIA
Abenduaren 11n, Leioako campuseko Biblioteka Nagusiko ekitaldi-aretoan, Irakasle Berrien Harrera Jardunaldia antolatu genuen gure unibertsitateak aurten kontratatu berri dituen irakasleei eskainita, nahiz eta egitarauan interesa handia duen edozein irakasle ere gonbidatuta zegoen.
Jardunaldi honetan, Kalitate eta Ikasketa Berrikuntzako Errektoreordetzak eta Irakasleen Errektoreordetzak sustatua, eta HELAZ/SAEk antolatua, irakasle hauei oinarrizko erreferentziak eskaini eta eman nahi zitzaizkien UPV/EHUren funtzionamendu eta egitura ezagut zetzaten, bai eta zein bere errektoreordetzaren bidez informazio orokorra eskuratzeko modua ere.
Jardunaldiaren egitaraua (pdf, 135 Kb)

