|
|
2013-04-18
ZIENTZIA. ARGI ALDIAN
MIKEL IRIONDO
Gure eboluzioaren historian zehar, gure generoko lehen espezieak orain dela 2,5 milioi urte agertu ziren. Lehen espezie horiek Homo habilis eta Homo rudolfensis dira; eta pixka bat geroago, orain dela 1,8 milioi urte, Homo ergaster sortu zen. Lehen Homo espezie horien arbasoa identifikatzea gakoa da gure eboluzioa zelakoa izan den ulertzeko. Horren inguruan, azken hamarkadetan bi hautagai nagusi egon dira: [...]
EZARIAN. ZIENTZIA. ARGI ALDIAN BERRIA
MIKEL IRIONDO
Gizakiak Afrikan sortu ginen, genetikak, antropologiak eta arkeologiak eman dizkiguten datuen arabera. Horretan adostasun handia dago ikerlarien artean gaur egun. Hala ere, oraindik ez dakigu zehatz-mehatz zelan gertatu zen prozesu hori, Afrikako egungo giza populazioak ez direlako sakonki aztertu. Azken hilabete hauetan zenbait ikerketa genetiko interesgarri argitaratu dituzte gai horren [...]
2012-05-31 EZARIAN. ZIENTZIA. ARGI ALDIAN
MIKEL IRIONDO
Gaur egungo gizataldeen jatorria dela eta, amerikar indigenena izan daiteke literatura zientifikoan gehien jorratu den gaia. Amerikan ez denez egon giza espezie primitiborik eta erlatiboki berandu populatu zenez, laborategi bikaina da gure dibertsitatearen inguruko ikerketak egiteko eta, halaber, giza populazioen historian sakontzeko.
Orain gutxi arte, amerikar arkeologoek batez ere, amerikar indigenen arbasoak Clovis deritzon [...]
Berria.info » 2012-05-03 Ezarian. Zientzia. Argi Aldian
Mikel Iriondo
Gure espeziea, Homo sapiens edo gizaki modernoa, orain dela 150.000 urte inguru agertu zen Afrikan, eta orain dela 60.000 urte, gutxi gorabehera, Afrikatik atera eta Eurasia kolonizatu genuen. Orain dela gutxi arte, hipotesirik onartuenaren arabera, gizatalde arkaiko guztiak ordezkatu genituen, haiekin gurutzatu gabe. Hala ere, azken urte honetan zenbait [...]
2011-06-23 Ezarian. Zientzia. Argi Aldian
Mikel Iriondo
Azken urteetan Homo generoaren sorreraren inguruan aurrerapen nabariak egon dira; hipotesi berriek gure eboluzioaren ezaguera goitik behera aldatu behar dugula iradokitzen dute, eta hiru indar-ideia bereizi ditzakegu. Azter ditzagun:
Harrizko tresnak lantzea ez da Homo generoaren ezaugarri bereizgarria. 1959. urtean Homo habilis espeziearen lehen aztarnak aurkitu zituztenean [...]
2011-01-29 Argi Aldian (Berria)
Mikel Iriondo
Paleogenomika espezie fosilen genomen ikerketa da, eta gure espeziearen historia ebolutiboari argia ematera etorri da, ondoren azalduko dudan moduan. Ikerketa arlo berri hau 2010eko maiatzean sortu zela onar daiteke, neanderthalen genoma osoa sekuentziatu zutenean, eta badirudi azken hilabete hauetan abiadura zeharo handitu duela, abenduan genoma fosil [...]
Argi Aldian (Berria)
MIKEL IRIONDO – EHUKO ANTROPOLOGIA IRAKASLEA
Gizakien eboluzioan, Homo generoaren agerpen-unea garai interesgarria da. Australopithecusespezieren batetik gatozela onartuta dagoela jakin badakigu ere, Australopithecus espezieekin konparatuta, gure eboluzioan zerebroa handitu zen, haginak txikitu ziren eta tresnak egiteko gaitasuna garatu genuen, beste ezaugarri batzuen artean. Azken hamarkadetan, fosilen aurkikuntza aurrera zihoala, hasierako Homo espezie kopurua handituz joan da, egun hiru [...]
2010-01-07 Argi Aldian / Berria
MIKEL IRIONDO – EHUKO ANTROPOLOGIA IRAKASLEA
Gizakia beste primateekin konparatzen dugunean zenbait ezaugarri bereizgarri datorkigu burura, hala nola gure burmuin handia, eskuekin gauzak manipulatzeko dugun trebezia edota lokomozio bipedoa. Azken honen eboluzioaren inguruan, hots, bi hanken gainean zutik ibiltzeko moduaren agerpenari dagokiolarik, literatura ugari idatzi dute ikerlariek Australopithecus-ak aurkitu zituztenetik hona. Australopithecus-ak, orain [...]
|
|