|
|
2012-03-07
EZARIAN. ZIENTZIA. ARGI ALDIAN
Jose Ramon Bilbao
Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatuko dugun aste honetan, Genetikaren historian inoizko eztabaidarik sutsuena eragin duen emakume zientzialaria datorkit gogora. Aurreko mendearen erdialdean, Rosalind Franklin DNAren egitura molekularra argitzeko lehiaren erdi-erdian zegoen, hainbat ikertzaile bikainekin batera: Linus Pauling, Erwin Chagaff, James Watson, Francis Crick eta Maurice Wilkins, besteak beste. Azken hirurek Fisiologiako [...]
2011-10-13 Ezarian. Zientzia. Argi Aldian
Jose Ramon Bilbao
Hamar urte pasatu dira giza genomaren sekuentziaren lehen zirriborroa Nature aldizkarian argitaratu zenetik. Ordutik hona, ikerketa genetikoak ugarituz joan dira, eta egun, mundu osoko milioitik gora pertsonaren material genetikoa ikergai da, ehunka zientzialarien eskuetan. Hasiera batean, teknologia geldoa eta kostu handia medio, genomaren eremu txikiak [...]
Berria, Argia aldian , 2010-09-30
JOSE RAMON BILBAO – EHUKO GENETIKA IRAKASLE ETA GURUTZETA OSPITALEKO IKERTZAILEA
Genoma bakarretik zelula-mota zeharo desberdinez osatutako organismoa garatzea misterio handia da Biologian. DNA sekuentzia bera izan arren, zerebro, gibel edo ileko zelulak oso desberdinak dira, egitura zein funtzioari dagokiela. Orkestran, sinfonia bat osatzeko, musikari bakoitzak partituraren pasarte zehatzak jotzen dituen moduan, [...]
2010-02-04 Argi Aldian
Jose Ramon Bilbao – EHUko Genetika irakaslea eta Gurutzeta Ospitaleko ikertzailea
Iaz, bizidunen eboluzioa ulertzeko oinarriak jarri zituen Charles Darwin oroitu dugu, bere jaiotzaren bigarren mendeurrena eta espezieen jatorriaz liburu ospetsuaren 150. urtemuga bete zirela eta. Eboluzioaren teoriari esker, bizidunen bilakaera eta espezieen aniztasuna azal ditzakegu. Gaur egungo [...]
|
|