Beldur gabeak

2013-03-21 EZARIAN. ZIENTZIA. ARGI ALDIAN

JOSE ANTONIO RODRIGUEZ

Ziur aski, amigdala hitza entzuten dugunean, eztarriko mina eta hantura, hau da amigdalitisaren sintomak, etorriko zaizkigu burura gehienoi. Nire kasuan, haurtzaroko oroitzapen berezi bat ere etortzen zait. Umea nintzela, hainbat infekzio jasan eta gero, amigdalak kendu zizkidaten ospitalean. Ebakuntza bera ez dut ondo gogoratzen, baina bai ohean pasatutako egunak, banillazko izozkietan oinarritutako [...]

Ondo lo egin!

Berria.info » 2012-10-04 EZARIAN. ZIENTZIA. ARGI ALDIAN

JOSE ANTONIO RODRIGUEZ

Postaria heltzen denean, Mable urduri jartzen da. Oso urduri. Arrazaoia ez da Mable gutun garrantzitsu baten zain dagoenik. Izan ere, oso txakur azkarra bada ere, Mable-k ezin du irakurri. Baina postariaren etorriak asaldatu egiten du. Eta gaur ere, postaria entzun eta segituan, Mable-k korrika egin du aterantz, eta saltoka eta zaunka hasi da gutunak ateko zirrikitutik [...]

Biopunkak

2011-12-08 Ezarian. Zientzia. Argi Aldian

Jose Antonio Rodriguez

New York, arratsaldeko bostak. Fitxatu ondoren, Jane Doe, hogeita hamairu urteko kontularia, Wall Streeteko bulego batetik ateratzen da. Bere lanegun ofiziala bukatuta, Janek bere bizikleta hartu eta Brooklineko zubia gurutzatzen du. Atean «GenSpace» errotulua daukan eraikin txiki batean sartzen da, bata zuri bat jantzi, eta [...]

Ea nork luzeenak!

Berria.info 2011-05-26

Ezarian. zientzia. Argi Aldian

Jose Antonio Rodriguez EHU-ko Genetika Irakaslea

Seguruenik, gaur goizean zure burua ikusi duzu ispiluan. Bihar ere gauza bera egiten baduzu, agian pertsona bera ikusten ari zarela pentsatuko duzu. Ba, hori ez da egia. Hogeita lau orduko tartetxo horretan zenbait milioi zelula hil dira zure gorputzean, eta haien lekua [...]

Einstein, Sharon Stone eta Doogie saguak

Argi Aldian – 2010-12-23 Berria
Jose Antonio Rodriguez EHUko Genetika irakaslea

Marrazki bizidunen munduan xaguak katuak baino azka- rragoak izaten dira, bai korrika egiten, eta bai adimen aldetik. Beraz, Tom katuak ez du inoiz Jerry harrapatzen.

Egiazko munduan, gizakiaren trebetasunari esker, sagu batzuk bes- teak baino adimentsuagoak dira. Egiazko munduan ere, gizaki batzuk besteak baino adimentsuak izaten dira. [...]

Te-lo-me... zer??

2009-12-10 Argi Aldian

Jose Antonio Rodriguez. – EHUko Genetika irakaslea
Telomerasa. Hau izen bitxia! Biologia ikasi dugunok, ‘-asa’ atzizkiaz bukatutako izen bat ikustean, entzima baten izena izan daitekela pentsatzen dugu. Entzimak zelularen erremintak dira, zelulak bere funtzioak betetzeko erabiltzen dituen tresna molekularrak. Adibidez, ‘proteinasa’ proteinekin lan egiteko tresna bat da. Telomerasa, bere izena dioenez, zelulak telomeroekin zerbait [...]

Genearen izenean

2009-04-23

Argi Aldian, Berria

Jose Antonio Rodriguez. – EHUko Genetika irakaslea

Gure genoman 25.000 gene inguru daudela kalkulatzen da. Gene guzti horiek ez ditugu oraindik ezagutzen, eta gene berriak identifikatzen jarraitzen dugu. Jaiotzear dagoen ume baten gurasoek bezala, gene bat identifikatzen dutenean, ikerlariek izen egoki bat aurkitu behar dute. Gurasoek ez bezala, ikerlariek ezin [...]

Abenduaren argiak

2008-12-03

Argi aldian, Berria

Jose Antonio Rodrigez – EHUko Genetika irakaslea

Urtero, abenduaren hasieran, Gabonetako argiak pizten dira gure hiri eta herrietan. Urtero, abenduaren hasieran baita ere, Nobel sariak banatzen dira Stockholmen (Suedia). Aurten bi gertakizun horiek nolabait erlazionaturik daude, Nobel sari bat argi bati eman diotelako. Zehatzago esateko, Kimika Nobel saria argi berde [...]

Genomika pertsonala eta osasuna

2008-06-18

Argia Aldian, Berria

Jose Antonio Rodriguez EHUko Genetika irakaslea

Gure itxura fisikoan begi bistakoak diren berezitasunez gain, gizakiok zenbait gaixotasun pairatzeko joera ezberdina erakusten dugu.

Gizakien arteko osasun ezberdintasunetan bi motako faktoreek izan dezakete eragina. Alde batetik, ingurunea eta gure bizimodua (ariketa, alkohola eta tabakoaren erabilpena eta abar) garrantzitsuak dira; bestetik, gaixotasun batzuk [...]