|
|
EZARIAN. ZIENTZIA
Pertsona baten diziplinan ezinbestekoa den zein ideia edota oinarri jakinarazi nahiko zenioke jendeari? Galdera horri erantzuten ahalegindu dira askotariko alorretan lanean ari diren bederatzi zientzialari.
AMAIA PORTUGAL
Zer da Doppler efektua? Zeri deitzen zaio nanoteknologia? Nondik dator alzheimerra? Galdera laburrak bezain zehatzak dira, eta, askotan, kazetariak okerreko ustea izaten du elkarrizketatuaren aurrean: erantzunak ere neurri berean [...]
2013-03-21 EZARIAN. ZIENTZIA. ARGI ALDIAN
JOSE ANTONIO RODRIGUEZ
Ziur aski, amigdala hitza entzuten dugunean, eztarriko mina eta hantura, hau da amigdalitisaren sintomak, etorriko zaizkigu burura gehienoi. Nire kasuan, haurtzaroko oroitzapen berezi bat ere etortzen zait. Umea nintzela, hainbat infekzio jasan eta gero, amigdalak kendu zizkidaten ospitalean. Ebakuntza bera ez dut ondo gogoratzen, baina bai ohean pasatutako egunak, banillazko izozkietan oinarritutako [...]
Berria.info » 2013-02-14 EZARIAN. ZIENTZIA. ARGI ALDIAN
ASIER FULLAONDO
Parazeltsok aspaldi esan zuen: «Ezer ez da pozoia eta dena pozoia da: aldea dosian dago». Hainbat botikak dosi altuan hil gaitzakete, eta, baita ere, jakina da hainbat pozoitatik hasita botikak lortu direla. Pozoiak hainbat iturritatik lor daitezke; Euskal Herrian pozoidun animalia gutxi dago; aldiz, landare eta onddo pozoitsuak nahiko arruntak dira. [...]
Berria.info » EZARIAN. ZIENTZIA. ARGI ALDIAN
IZORTZE SANTIN
Giza genomaren sekuentziazioaren eta ENCODE moduko proiektuei esker, gaur egun gure genoma 48.000 genek baino gehiagok osatzen dutela dakigu. Aldiz, giza-gorputzean oinarrizko prozesu fisiologikoak betetzen dituzten 148.000 proteina baino gehiago daude. Proteinak geneek kodetzen badituzte, nola da hori posible? Gene horien %90ek moztitsasketa alternatiboa(ingelesez, alternative splicing) deritzon prozesu bat paraitzen dutelako; horren bitartez, [...]
EZARIAN. ZIENTZIA. ARGI ALDIAN BERRIA
MIKEL IRIONDO
Gizakiak Afrikan sortu ginen, genetikak, antropologiak eta arkeologiak eman dizkiguten datuen arabera. Horretan adostasun handia dago ikerlarien artean gaur egun. Hala ere, oraindik ez dakigu zehatz-mehatz zelan gertatu zen prozesu hori, Afrikako egungo giza populazioak ez direlako sakonki aztertu. Azken hilabete hauetan zenbait ikerketa genetiko interesgarri argitaratu dituzte gai horren [...]
Berria.info » 2012-10-04 EZARIAN. ZIENTZIA. ARGI ALDIAN
JOSE ANTONIO RODRIGUEZ
Postaria heltzen denean, Mable urduri jartzen da. Oso urduri. Arrazaoia ez da Mable gutun garrantzitsu baten zain dagoenik. Izan ere, oso txakur azkarra bada ere, Mable-k ezin du irakurri. Baina postariaren etorriak asaldatu egiten du. Eta gaur ere, postaria entzun eta segituan, Mable-k korrika egin du aterantz, eta saltoka eta zaunka hasi da gutunak ateko zirrikitutik [...]
Berria.info » Papereko Edizioa » Plaza
«Aurkitu bainoago, idatzi egin dute»
DNA intergenikoaren erregulatze gaitasuna «ezaguna» zela diote euskal ikerlari bik, baina Encoderen ekarpena handia dela
Biomedikuntzaren ikerketarako «tresna ederra» eman du Encodek, haien ustez
Xabier Martin
DNA sekuentzia guztiak dira baliagarriak maila batean edo bestean. / BERRIA
Genetika lineala da Mendelek bere ilarren bidez erakutsi zuenetik, XIX. mendean. Baina genetikaren zati sotilak, [...]
2012-05-31 EZARIAN. ZIENTZIA. ARGI ALDIAN
MIKEL IRIONDO
Gaur egungo gizataldeen jatorria dela eta, amerikar indigenena izan daiteke literatura zientifikoan gehien jorratu den gaia. Amerikan ez denez egon giza espezie primitiborik eta erlatiboki berandu populatu zenez, laborategi bikaina da gure dibertsitatearen inguruko ikerketak egiteko eta, halaber, giza populazioen historian sakontzeko.
Orain gutxi arte, amerikar arkeologoek batez ere, amerikar indigenen arbasoak Clovis deritzon [...]
Berria.info » 2012-05-03 Ezarian. Zientzia. Argi Aldian
Mikel Iriondo
Gure espeziea, Homo sapiens edo gizaki modernoa, orain dela 150.000 urte inguru agertu zen Afrikan, eta orain dela 60.000 urte, gutxi gorabehera, Afrikatik atera eta Eurasia kolonizatu genuen. Orain dela gutxi arte, hipotesirik onartuenaren arabera, gizatalde arkaiko guztiak ordezkatu genituen, haiekin gurutzatu gabe. Hala ere, azken urte honetan zenbait [...]
Berria.info »
2012-04-05 EZARIAN. ZIENTZIA. ARGI ALDIAN
IZORTZE SANTIN
Orain dela urte batzuk euskal musika talde baten abesti famatu batek «Ai, amatxo, ez dut hazi nahi!» esaten zuen, baina, zoritxarrez edo zorionez, ez dago modurik zahartze-prozesua ekiditeko eta, Peter Panen antzera, haurtzaroan bizitzeko sekula betiko. Zahartze-prozesuan, giza gorputzak zenbait aldaketa fisiko paraitzen ditu, aurpegiko zimurren edo ile zurien agerpena, besteak [...]
|
|