Obesitatea, XXI. mendeko izurritea

Berria, Plaza. 2011-03-24, Ezarian. Zientzia. Argi aldian

Begoña Jugo, EHUko Genetika irakaslea

Harrigarria bada ere, Afrikan azken 10 urteotan igo egin da haur obesoen kopurua. Bost urtetik beherako haurren artean 13 milioi obeso daude egun, batez ere dieta hiperkalorikoen eta sedentarismoaren gehipenarengatik. Herrialde industrializatuetan ere obesoen portzentajea gero eta handiagoa da. Estatu Batuetan [...]

Gaitz genetikoen bila haur jaioberriengan

Egunkaria “Izarren hautsa” 2002ko martxoaren 5a

Begoña Jugo EHUKO GENETIKA TALDEA

D enok daukagu gaixotasun ge- netikoen hautemateko jaio au- rretiko diagnostikoari buruzko berririk. Jaio aurretiko diagnostikoan, amniozentesi delako teknikaren bidez, emakume haurdunei ziztada bat egin, fetutik eratorritako zelula batzuk bereizi eta beste osagaietatik bakartuta, anali- zatu ahal [...]

Klonazioaren etorkizuna

Egunkaria , “Izarren hautsa”, 2001eko abenduaren 4a

Begoña M. Jugo, EHU-KO GENETIKA IRAKASLEA

N ahiz eta klonazio hitza gutxies- garria izan egun, klon hitzak genetikoki identikoa izatea adierazten du besterik gabe; biki identi- koak adibidez naturalki gertaturiko klon genetikoak dira. Klonazio-tekni- kak mendeetan erabili izan dira landa- reetan, euren [...]

Giza altueraren genetika

Berria.info » Papereko Edizioa » Plaza

2010-10-28 Argi Aldian
BEGOÑA JUGO – EHUKO GENETIKA IRAKASLEA

Hil honetan Nature aldizkarian argitaratu den artikulu batean, genomaren 180 leku desberdinetan kokatutako ehunka aldaki genetikok giza altueran eragina dutela adierazi da. Aldakiotatik asko orain arte deskribatu gabekoak ziren. Lan honetan 300 ikertzailek baino gehiagok parte hartu dute, eta 180.000 lagun ingururen [...]

Gure gorputza ekosistema gisa

2010-03-11 Argi Aldian (Berria)

Begoña Jugo – EHUko Genetika irakaslea

Berriki, metagenomikaren bidez lortutako giza-hestean dauden mikroorganismoen geneen katalogoa argitaratu da Nature aldizkarian. Metagenomika biologia molekularra eta genetika lotzen dituen arlo berria da, ingurumenean lortutako laginen material genetikoa identifikatzeko eta karakterizatzeko helburuekin. Hitz lauz, ekosistema jakin batean dauden genomen multzoa aztertzen saiatzen den [...]