Pozoian botika?

Berria.info » 2013-02-14 EZARIAN. ZIENTZIA. ARGI ALDIAN

ASIER FULLAONDO

Parazeltsok aspaldi esan zuen: «Ezer ez da pozoia eta dena pozoia da: aldea dosian dago». Hainbat botikak dosi altuan hil gaitzakete, eta, baita ere, jakina da hainbat pozoitatik hasita botikak lortu direla. Pozoiak hainbat iturritatik lor daitezke; Euskal Herrian pozoidun animalia gutxi dago; aldiz, landare eta onddo pozoitsuak nahiko arruntak dira. [...]

«Aurkitu bainoago, idatzi egin dute»

Berria.info » Papereko Edizioa » Plaza

«Aurkitu bainoago, idatzi egin dute»

DNA intergenikoaren erregulatze gaitasuna «ezaguna» zela diote euskal ikerlari bik, baina Encoderen ekarpena handia dela

Biomedikuntzaren ikerketarako «tresna ederra» eman du Encodek, haien ustez

Xabier Martin

DNA sekuentzia guztiak dira baliagarriak maila batean edo bestean. / BERRIA

Genetika lineala da Mendelek bere ilarren bidez erakutsi zuenetik, XIX. mendean. Baina genetikaren zati sotilak, [...]

Gene gerlaria (II)

2012-02-09 EZARIAN. ZIENTZIA. ARGI ALDIAN

ASIER FULLAONDO

Argi dago gure geneak guretzat oso garrantzitsuak direla, baina argi dago, era berean, gure gene/aleloek ez dutela ezinbestean gure patua finkatzen. Gu, gure gene/alelo konbinazioa baino askoz ere konplexuagoak gara. Eta horren adibide bat hurrengoa da:

Urtarrilaren 3an argitaratutako artikuluan, gene gerlariari buruz idatzi nuen, eta bertan Herbehereetako familia baten kasua aipatzen [...]

Gene gerlaria?

2012-01-05 Ezarian. Zientzia. Argialdian

Asier Fullaondo

Aurreko egun batean telebista ikusten ari nintzela, katetik katera saltoka, polizia ingelesen telesail batean «gene gerlaria» (el gen guerrero / the warrior gene) aipatu zuten. Horrek jakin-mina eragin zidan eta telesaila ikusten jarraitu nuen. Telesailaren funtsa ondokoa zen: hamabi urteko ume batek beste ume bat hil zuen, eta [...]

Etorkizunerako hizki solteak

Berria.info »
Papereko Edizioa

2011-05-05 Ezarian. Zientzia, Xabier Martin , Andoain

Giza genoma deskodetu izanak orain arte eman duena eta ekar lezakeena aztertu dute lau adituk BERRIA-n. Hamar urte joan dira ‘Homo sapiensaren gidaliburu’ gisa munduratu zutenetik.

 

Eider Carton, Asier Fullaondo, Larraitz Egaña eta Itziar Alkorta, Berria egunkariaren egoitzan, moderatzailearen galderei erantzuten. / ANDONI CANELLADA / [...]

Giza genoma aztergai

Berria.info »

Hamar urte dira giza genomaren lehen bertsioa argitaratu zela, eta BERRIAk lau aditu bildu ditu aurkikuntza horren ekarpenaz eztabaidatzeko: Itziar Alkorta bioetikoa, Asier Fullaondo EHUko genetika irakaslea, Larraitz Egaña Donostia Ospitaleko onkologoa eta Eider Carton ‘Elhuyar’ aldizkariko zuzendaria. Kazetak bihar argitaratuko du mahaingurua; aurrerapena da hau.

http://berria.info/albisteak/50340/giza_genoma_aztergai.htm
Tweet

Giza genoma, hamar urte

Ezarian. Zientzia. Argi aldian Berria

Asier Fullaondo EHU irakaslea

Badira hamar urte giza genomaren lehen bertsioa argitaratu zela; tira, zehatzak izateko, lehen zirriborroa. Urte pare bat beranduago sekuentziatzeke geratu ziren eskualde genomikoak sekuentziatu ziren. Garai hartan hitz oso potoloak esan ziren, eta hainbatek hamar urteren buruan aurrerakuntza izugarriak aurreikusten zituzten, nagusiki giza [...]

Animalia transgenikoak, lagungarriak ote?

Egunkaria , “izarren hautsa” 2002ko apirilaren 9a

Asier Fullaondo EHU-KO GENETIKA IRAKASLEA

Izaki transgenikoei buruz asko hitz egin bada ere, gehienetan landare transgenikoei buruz ari da, baina animalia transgenikoak sortzeko tekno- logia eskuragarri bilakatzen den heine- an, hauen inguruko eztabaidek gero eta garrantzi handiagoa izango dute.

Ani- malia transgenikoak sortzeko prozedu- [...]

Landare transgenikoak ezbaian

Egunkaria, “Izarren hautsa” 2002ko urtarrilaren 2a

Asier Fullaondo   EHU-KO GENETIKA IRAKASLEA

I zaki transgenikoez hitz egiten de- nean landare transgenikoei buruz ari gara normalean. Landare transgenikoek badituzte bi berezitasun animalia edo bakterio transgenikoekin alderatuz; batetik, gehienak gizaki nahiz animalien elikadurara zuzenduak daudela, eta bestetik, [...]

Pertsona ‘desagertuen’ identifikazio genetikoa

Egunkaria , “izarren hautsa” atalean,  2001eko urriaren 9a

Asier Fullaondo , EHUko genetika Irakaslea

Azken hilabetean Frantziako Tolosan eta New Yorken ger- taturiko ezbeharrek hamarna- ka eta milaka pertsona desagertutzat jotzea eragin dute. Pertsona maitatu baten galerak uzten duen saminaz apar- te, bada gertaera horiekin batera age- rian geratu den [...]