Etorkizunerako hizki solteak

2011-05-05 Ezarian. Zientzia, Xabier Martin , Andoain

Giza genoma deskodetu izanak orain arte eman duena eta ekar lezakeena aztertu dute lau adituk BERRIA-n. Hamar urte joan dira ‘Homo sapiensaren gidaliburu’ gisa munduratu zutenetik.

 

Eider Carton, Asier Fullaondo, Larraitz Egaña eta Itziar Alkorta, Berria egunkariaren egoitzan, moderatzailearen galderei erantzuten. / ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

Bill Clintonek eta Tony Blairrek batera iragarri zuten albistea, 2001eko ekainean: «Giza genoma deskodetzea lortu da». Deskodetzearen lehen zirriborroa zen Nature eta Sciencie aldizkariek batera argitaratua. Bi urte geroago iritsi zen sekuentziazio osoa, 2003an. Hala,Homo sapiensaren gidaliburua eskura zegoen; lorpen horren ondotik izenburu deigarriak iritsi ziren zientzialari baikor eta laborategi interesatuen eskutik. Minbizia, alzheimerra eta beste gaixotasun larri batzuk sendagarri bihurtu ziren luze gabe; gorputzaren ezagutzak ordu arteko muga guztiak hautsita, aurrerakada pentsaezina heldu zen.

Gehiago irakurri nahi baduzu….

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>