Egunkaria, “Izarren hautsa” 2002ko urtarrilaren 29a
Irantzu Bernales EHU-KO GENETIKA IRAKASLEA
I ngeniaritza Genetikoaren garape- narekin batera, 80ko hamarkadan, Terapia Genikoaren aukera agertu zen tratamendu egokirik gabeko gaixo- tasun larriak edota hilgarriak sendatze- ko. Terapia Genikoaren oinarria gaixo- aren zelulei beraiek daukaten gene akastunaren eragina konpentsatuko lu- keen genea intsertatzean datza. Tekni- ka honek garrantzi handiko gaixotasun ezberdinak sendatzeko potentzialtasu- na dauka, hala nola, minbizia, gaixota- sun genetikoak, hiesa, diabetea, biho- tzeko eta odol-hodietako gaixotasunak, eta neuroendakapen-gaixotasunak (Parkinsonen gaitza adibidez).
Terapia Genikoa gaixo baten trata- mendu gisa aplikatu aurretik, hainbat urrats bete behar dira. Lehenengo labo- rategiko ikerketak burutu behar dira ze- luletan, eta ondoren, eredu animalietan probatu behar dira. Maila honetako ikerketa positiboa denean gizakiengan entseiu klinikoak hasiko dira, hiru fase (I, II, eta III) gainditu behar dira. Fase bakoitzean terapiaren segurtasuna eta efizientzia probatzen da; faseen arteko desberdintasuna entseiuan erabiltzen den gaixo kopurua da, gaixo gutxi ba- tzutik hasita (I fase) ehundaka gaixoren- gan probatu arte (III fasea). Entseiu kli- nikoetara sartzeko edo fase batetik bes- tera igarotzeko adituen talde batek iker- ketaren emaitzak eta Terapia Genikoa- ren prozedura (protokoloa) kontrolatuko ditu, aldeko edo kontrako txostena igorriz, ondoren Osasun Agin- tariek aurrera jarraitzea baimenduz edo gaitzetsiz. 1990. urtean Terapia Genikoaren le- henengo entseiu klinikoa onartu zene- tik, emaitza positiboak eskasak izan di- ra. Gaur egun 600 protokolo probatzen ari dira, gehienak Ameriketako Estatu Batuetan (%60). Protokolo gehienak minbizia tratatzeko garatu dira, gaixoen %69-a suposatzen duelarik. Hurrengo gaixotasun garrantzitsuak ondokoak di- ra: gaixotasun genetikoak (fibrosi kisti- koa, sortzetiko inmuno-eza larria), hie- sa, eta bihotzeko eta odol-hodietako gaixotasunak. Protokoloen % 87-a I fa- sean daude, II fasean %11 dago, eta III fasean 4 minbizi protokolo bakarrik daude. Beraz, oso protokolo gutxik gainditzen dituzte lehenengo segurta- sun eta eraginkortasun probak. Orain arte probatutako protokolo gehienek Terapia Genikoa segurtasun handiko teknika bat dela frogatu dute. Salbues- pen gisa 1999an Terapia Genikoaren ondorioz gaixo bat hil zela aipa dezake- gu; kasu honetan, nahiz eta adituen txostena prozeduraren kontra egon, agintariek ez zuten kontutan izan. Baina benetan Terapia Genikoaren arazo la- rriena bere eraginkortasun eza da, ge- ne-transferentzi sistemari dagokiola.
Batzutan Terapia Genikoaren porro- tean interes ekonomikoek eragin dute, enpresa farmazeutikoen presioa dela- eta, laborategi mailako ikerketa sako- nak bukatu gabe gizakiengan entseiu klinikoak goizegi hasi direlako; beste- tan, laborategian edo animalietan lortu- tako emaitzen interpretazioa baikorre- gia zelako, errealitatetik urrunegi.
Gure ustez, laborategiko ikerketa bultzatu beharko litzateke, gero eta gene-transferentzi sistema seguruago eta eraginkorragoak lortzeko. Honela bakarrik lortuko da Terapia Genikoak gaixo larriak benetan sendatzeko aukera izatea. Bestetik, interes ekonomikoak alde batera utzita, agintariek entseiu klinikoen emaitzen azterketa etengabea burutu beharko lukete, segurtasun baldintza guztiak betetzen direla ziurtatuz. (Bego M. Jugo eta Asier Fullaondo Genetika irakasleek ere esku hartu dute artikuluan

