Terminologia
Jakina denez, terminologia zuzenbideko eta administrazioko hizkeren alderdi bereizgarrienetako bat da. Izan ere, hizkera berezietan lexikoa da ezaugarri markatuenak dituen hizkuntza atala. Zuzenbidearen eta administrazioaren jardun-alorrak askotarikoak dira, eta, maiz, berez gizarte-bizitzako beste arloekin gainezartzen dira. Ondorioz, zuzenbideko eta administrazioko terminologia eta lexiko bereziaren zati bat beste alorretan ere erabiliko da eta, modu berean, beste alorretako lexikoa eta terminologia agertuko da, halaber, zuzenbideko eta administrazioko testuetan. Horrenbestez, alor honetako profesionalek lexikoaren eta terminologiaren ezagutza zabala izan behar dute edo, bai, behintzat, lexiko berria eta espezializatua modu eraginkorrean bereganatzeko trebetasun ona.
Euskaraz, bestalde, terminologiak eta hiztegi espezializatuak bereizgarri bat du: azken 30 urtean garatu da hein handi batean. Hiztegi horren zati bat euskararen ondare da, baina beste zati bat neologia bideak erabiliz sortu da. Bestalde, lexiko-corpus hori ez dago osorik finkatuta, eta horrek zalantzak eragiten ditu maiz; zenbaitetan, berme juridikoa bera ere kolokan egon liteke terminologiaren erabilerarekin egon daitezkeen aldeak gorabehera. Alabaina, azken urteotan egin diren ahaleginei esker, emaitza onak ematen hasi dira batasunerako bidean azken urteotan jorratu diren estrategiak, eta gero eta berme handiagoa duela euskaraz erabiltzen den lexiko eta terminologia juridikoak zein administraziokoak.
Lexikoaren eta terminologiaren inguruko kezka nabarmena da unibertsitatea, bertan egiten baita oinarrizko lege-doktrinaren irakaskuntza eta bertan ezartzen baitira profesional euskaldunen hizkuntza-ereduaren oinarriak. Hori dela eta, ahalegin berezia egiten dute Zuzenbide Fakultateko zein inguruko adarretako beste ikasketetako irakasleek terminologia zaintzen eta batasunerako bideak bilatzen. Zuzenbideko ikasleek ere badute, noski, gai honen inguruan kezkarik, eta hasi dira euskaraz erabiltzen den lexikoa aztertzen eta sistematizatzen. Ondoren daude kontsultagai ildo honetan egiten hasi diren hainbat azterlanen emaitzak.
- Sigla juridikoen hiztegi laburra (Egilea: Lucia Amo)
- Administrazioko lexiko espezializatua(Egilea: Jon Arrazola)
- Epaitegietako lexiko espezializatua(Egilea: Mikel Von Vichmann)
- Lan Zuzenbideko lexiko espezializatua (Egilea: Igor Martinez)
- Kode Zibilaren lexikoa eta terminologia euskaraz(Egilea: Uxue Emezabal)
- Ezkontza: forma, inskripzioa eta baliabideak (Egilea: Uxue Emezabal)

ZUZENBIDEKO ETA ADMINISTRAZIOKO HIZTEGIAK SAREAN
___________________________________________________________
- Oinarrizko Hiztegi Juridikoa
- Administrazioko Lokuzioak eta Formulak
- Eusko Legebiltzarraren datu-base terminologikoa
- Zuzenbideko Hiztegiak
- Toki Administrazioko Glosarioa
- Glosategi Juridikoa
- Epaitegietako lexikoa
___________________________________________________________
LEGEAK/LEYES BILDUMAKO LEXIKO-ZERRENDAK SAREAN
___________________________________________________________
Legeak/Leyes-01: Espainiako Konstituzioaren lexikoa
Legeak/Leyes-02: Lan Arloko Prozeduraren Legearen lexikoa
Legeak/Leyes-03: Administrazio Auzien Jurisdikzioaren Legearen lexikoa
Legeak/Leyes-04: Konstituzio Auzitegiari buruzko Legearen lexikoa
Legeak/Leyes-05: Kontsumoari buruzko Legeen lexikoa
Legeak/Leyes-06: Botere Judizialaren Lege Organikoaren lexikoa
Legeak/Leyes-07: Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren lexikoa
Legeak/Leyes-08: Jabetza Intelektualari buruzko Legearen lexikoa
Legeak/Leyes-09: Enpleguari buruzko Legearen lexikoa
Legeak/Leyes-10: Lurzoruari buruzko Legearen lexikoa
Legeak/Leyes-11: Kontsumitzaile/Erabiltzaileei buruzko Legearen lexikoa
Legeak/Leyes-12: Markei buruzko Legearen lexikoa
_________________________________________________________