Hizkuntza-baliabideak

2012(e)ko maiatzaren 14a

Azken hamarraldietan hainbat erakunde, itzultzailek eta hizkuntzalarik ahalegin emankorra egin dute euskara juridikoa eta administrazioko euskara lantzeko eta garatzeko. Horri esker, corpus zabala osatu da, eta Zuzenbidearen alorrerako proposatu diren irizpideak eta finkatzen joan diren erabilerak ere era askotako kontsulta-baliabidetetan bildu dira. Horietako gehienak sarean jarri dira eskuragarri azken urteotan. 

Baliabide horiek Zuzenbidearen eta Administrazioaren alorreko profesionalentzat oso baliagarriak izan daitezkeen hizkuntza-irizpideak eta zalantzak argitzeko oso lagungarriak izan daitezkeen askotariko informazioak eskaintzen dituzte. Hori bai, eraginkortasunez erabili ahal izateko, komenigarria da ondo ezagutzea zer eskaintzen duen baliabideetako bakoitzak eta nola egin litezkeen kontsultak bertan. Hori horrela, Zuzenbide Fakultateko ikasleek hainbat azterlan egin dituzte, bereziki sarean eskuragarri dauden baliabideak hobeto ezagutu eta baliabide horiek eskaintzen dituzten aukerak ezagutarazteko. Ondoren zerrendatu dira azterlan horietako batzuk.

Alabaina, kontsulta-baliabideak berak ez ezik, oso kontuan hartzekoak dira, oro har, administrazioan eta arlo juridikoan hizkuntza erabiltzeko ematen dituzten jarraibide orokorrak. Jarraibide horien artean  hiru gairen ingurukoak hartu dira jomugan GARALEX blogaren orrialde honetan:

- TESTU-EREDUAK atalean, lehenik, administrazioko eta zuzenbidearen alorreko testuak egiteko irizpideen eta baliabideen inguruko informazioak eskaintzen dira.

- ESTILO-IRIZPIDEAK atalean, bestalde, alorreko estilo-liburuetan jasotzen diren proposamenak aztertzen dira berezki.

-TERMINOLOGIA atalean, azkenik, lexiko eta terminologia juridiko eta administratiboarekin zerikusia duten azterlanak jaso dira nagusiki.

__________________________________________________________

HIZKUNTZA-KONTSULTAK EGITEKO ZENBAIT BALIABIDE

 Ikusmira orokorra

Zenbait baliabide monografiko

Estilo-liburuak

Kontsulta-zerbitzuak

 

  1. GLx
    2012(e)ko maiatzaren 11a 14:26(e)tan | #1


    SIGLA JURIDIKOEN HIZTEGI LABURRA

    Lucia Amo kideak arlo juridikoan maiz erabiltzen diren sigla batzuen zerrenda elebiduna egin du EUSKALTERM eta JUSTIZIA.NET datu-base terminologikoen laguntzaz.

    Zerrenda horri esker, erraz jakingo dugu zer erakunde, zerbitzu edota lege izendatzen duten euskarazko LHLDL, LKI, ZBZ, HL, EZE eta beste sigla askok. Modu berean erraz aurkituko ditugu gaztelaniazko CC, CIF, BOE, LAS, SCRED eta beste sigla askoren euskarazko baliokideak.

    Baliabide soila baina biziki lagungarria da Luciak prestatu diguna.

    Hementxe duzue eskura: SIGLA JURIDIKOEN HIZTEGI LABURRA

    ___________________________________________________________

  2. GLx
    2012(e)ko maiatzaren 11a 14:30(e)tan | #2


    LAN ZUZENBIDEAREN ALORREKO BALIABIDEAK
    ___________________________________________________________

    Azken urteotan ahalegin handiak egin dira euskara arlo sozio-ekonomikoan txertatzeko. Euskararen ezarpen eta erabilera planak areagotu dira nonahi, eta, horrekin batera, lan-zuzenbidearekin eta lan-harremanen jarduerarekin zerikusia duten hizkuntza-baliabide asko ere garatu dira. Horietako asko sarean ditugu eskuragarri. Hona hemen baliabide horietako batzuren zerrenda:


    LEGE-TESTUAK

    - Lan Zuzenbideko legeria
    - Lan Arloko Prozeduraren Legea
    - Lan Arloko Prozeduraren Legearen aldaketak
    - Merkataritzako sozietateen legeria
    - Kontsumoari buruzko legeak
    - Konkurtso legeria


    MONOGRAFIAK

    - Zuzenbide Sindikala
    - Betebehar eta Kontratuei buruzko zuzenbidea
    - Finantza eta Tributu zuzenbidea
    - Lan-zuzenbidearen ikasgaiak
    - Publizitate-zuzenbideko eskuliburua
    - Lan Zuzenbidearen Iturriak


    HIZTEGIAK

    - Lan Zuzenbideko Hiztegia
    - Konkurtso legeriaren berbategia
    - Merkataritzako sozietateen legeriari buruzko berbategia
    - Lan Zuzenbideko legeriaren berbategia
    - Kooperatiba Hiztegia


    AGIRI-EREDUAK

    - Agiriak.net web ataria
    - Lan-munduko agirien ereduak
    - Lan arloko epaitegietako agiri normalizatu elebidunak
    - Enpresa euskaldunduz fitxa juridikoen ereduak

    __________________________________________________

  3. GLx
    2012(e)ko maiatzaren 14a 13:00(e)tan | #3

    Euskara zuzen eta egoki erabili nahi?

    Lantalan web-orrian EHUren baliabide interesgarri bat gomendatzen dute: AZPIDAZKI

    Egiaz, oso laguntza praktikoa ematen du baliabide honek.

  1. 2009(e)ko abenduaren 5a 11:13(e)tan | #1
  2. 2009(e)ko abenduaren 18a 15:19(e)tan | #2