Euskara legebidean
Euskarak bide luzea egin du administrazioan zein legeen munduan. Izan ere, tradizio luzea du euskararen erabilerak arlo juridikoan eta administrazio publikoan. Hori bai, garai bakoitzean garrantzi eta funtzio ezberdinak bete ditu.
Une honetan etapa berri bat bizi du euskarak arlo honetan. Biziberritze Ahalegin handiak egin dira euskara normalizaziobidean jartzeko administrazioan zein justiziaren alorrean. Horri esker biziberritze nabarmena izan du euskarak eremu horietan.
Hizkuntza erabiltzeko moduari buruz ere gogoeta sakona egin da justizian eta administrazioan. Ildo horretatik, ahalegin handia egin da komunikaziorako molde eta aukerak berrikusi eta eguneratzeko; baita administrazioaren dokumentuak, lege-testuak, hiztegiak… euskaraz eskaintzeko ere.
GARALEX blogaren orrialde honetan horri guztiari emango diogu gainbegiratu bat.
- Aurrekariak atalean, euskara juridiko eta administatiboaren iturriak eta ibilbide historikoa aztertuko dugu.
- Euskara Biziberritzea atalean, bestalde, administrazioan eta arlo juridikoan euskara normalizatzeko egindako ekimenak izango ditugu aztergai.
- Euskararen Garabideak atalean, azkenik, administrazioko euskararen eta euskara juridikoaren ereduak garatzeko egindako proposamen eta ahaleginen inguruan ariko gara
