Atalak

Ekaia 25 zenbakirako artikulu eske

Adiskide estimatua,

 

Ikusirik Ekaia 24-k izandako arrakasta (18 artikuluz osatutako alea), Ekaia aldizkariko kideok 2012. urtearen bukaera aldera argitaratuko den EKAIA 25 zenbakirako artikulu eske gatoz. Ezagutzen ez duzuenontzat, Ekaia EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria da; euskarazko ikerkuntza eta dibulgazio zientifikoan oinarriturik bere bidea egin nahian diharduen etxeko aldizkaria.

 

Egunetik egunera gure aldizkaria euskal komunitate unibertsitarioan ezagunagoa eta erabiliagoa izatea da gure helburu nagusia. Horrez gain, argi dago Ekaiak zabalkuntza behar duela mundu zientifiko-teknologiko osoan. Horrexegatik, aspalditik buruan darabilzun lan hori euskaraz idatzi eta Ekaiara bidaltzera gonbidatu nahi zaitugu.

 

Zuen ekarpena bai Ekaiaren helbide elektronikoaren (ekaia@ehu.es), zein OJS (http://www.ehu.es/ekaia) on-line  sistemaren bidez  bidal dezakezue. Horrez gain, Ekaiaren inguruko berrien jarraipena egiteko gure bloga irakurri dezakezue ondorengo helbidean: http://www.ehu.es/ehusfera/ekaia (egileentzako gidalerroak bertan daude eskuragarri).

 

ARTIKULUAK BIDALTZEKO EPE MUGA 2012KO MAIATZAREN 31 IZANGO DA!!!

 

Parte hartu eta egin zure aukera Euskarazko Zientzia eta Teknologiaren alde. Guztion lanarekin erronkak aurrera eramatea posible da eta.

 

Jon Zarate Sesma

Ekaiako zuzendaritza-batzordea

Japoniako lurrikarak Lurraren ardatza mugitu du

Blogari maiteok.

Naturaren indarraren froga berri izan dugu Japonian berriki.

2011ko martxoaren 17ko Berria egunkariko alean, Japoniako lurrikarari buruzko informazioan albiste bitxia irakurri nuen eta blogean argitaratzea erabaki dut.

Albisteak honela zioen: “Eguna laburtu da. NASAk kalkulatu duenez, lurrikararen indarrak Lurraren ardatza 17 cm aldatu du, ekialdera. Horren ondorioz, aurretik baino 1,8 mikrosegundo bizkorrago ematen dio bira ardatzari. Abiaduraren aldaketak oso ohikoak direla azaldu du NASAK”.

NASAk dioen bezala, abiadura aldaketak ohikoak dira, baina gaian adituak ez garenontzat, niri behintzat, harrigarria egiten zait lurraren ardatza 17 cm mugitzea, bitxia badirudi ere EKAIA aldizkariaren zabaleraren adina.  Argi dago naturaren aurka gizakiak ez duela zereginik.

Tamalez Japoniarrentzat izugarrizko hondamendia izan da eta hemendik gure besarkadarik beroena bidali nahi diegu. Albiste honen helburua ez da Japoniarrei hondamendia berriz gogoraraztea, baizik eta Ekaiako langileok beraietaz oroitzen garen seinale bezala erabili nahi izan dut. Orain Japoniarrak, tristura eta buruhauste guztiak gainditu  beharrean aurkitzen dira eta etorkizunari indarrez eta ilusioz begiratzen ikasi beharko dute. Uste dut beraiengandik asko ikasteko daukagula eta zientziarekin erabat erlazionatutako albiste honekin gure omenaldia egin nahi izan diet.

Bukatzeko lurrikararen hondamendia jasan dutenekiko errespetu guztia erakutsiz eta beraien jarrera zibilizatu eta indartsuan oinarrituz ondorengo erreflexioa egin nahiko nuke: Ea 17 cm zabal den “gure aldizkaria” euskara zientifikoaren ardatza mugitzeko gai den.

EUTSI GOGOR JAPONIA!

 

Jon Zarate Sesma

Egileentzako gidalerroak

1- EKAIA aldizkarian Osasun Zientziak, Natur Zientziak, Zientzia Zehatzak eta Teknologiari buruzko idazlan originalak argitaratuko dira, goi-mailako dibulgazioaren esparruan.

2- Artikulu-egileek, dokumentuaren bertsio elektronikoa“doc” edo “pdf” artxibo-formatoan (gure kasuan, “doc” formatuarekin lan egitea erosoagoa zaigu) ondoren aipatzen diren bideen bitartez bidali dezakete:

a) Ekaiaren helbide elektronikoa: ekaia@ehu.es

b) OJS on-line sistema: http://www.ehu.es/ekaia

3- Hizkuntza matematikorako (formulak,…) “latex” formatua ere onartuko da, dena den, posible baldin bada, “doc” formatua hobesten da.

4- Testua euskara batuaz idatzita egongo da, hizkera argia eta zehatza erabiliz, eta literatura zientifikoaren usadio eta konbentzioak betez. Nomenklatura, laburdurak, ikurrak etab., nazioarteko kodeen arabera idatziko dira.

5- Artikuluaren hasieran, izenburua, egileen izenak, helbidea eta artikuluaren laburpena azalduko dira euskeraz eta ingelesez.

6- Egileak harremanetarako helbidea, helbide elektronikoa eta telefonoa bidaliko ditu. Jakina, informazio guzti hau, aldizkariaren zereginetarako bakarrik erabiliko da eta ez da publikoki eskuragarri egongo.

7- Testuaren formatoaren ezaugarriak: lerroarte bakarrekoa (“parrafo sencillo”); 12 puntuko Time News Roma erako letra-tamaina; letra etzana erabili azpimarratuaren ordez (URL helbideetan izan ezik).

8- Testuan, irudi, argazki eta taulen kokapena adieraziko da. Egileak irudi, argazki eta taula bakoitza deskribatzen duen oina bidali beharko du.

9- Aipamen bibliografikoak testuan azaltzen diren ordenean zenbatuko dira eta lanaren amaieran, ondorengo eran idatziko dira:

a) Liburuetarako: [Zenbakia]. Egilea(k). Urtea. Liburuaren izenburua kurtsibaz. Argitaletxea, Argitalpen-herria.

Adibidez, [3] SCHMIDT K. 1975. Respiration in air. Cambridge University Press. London.

b) Artikuluetarako: [Zenbakia]. Egilea(k). Urtea. «Artikuluaren izenburua». Aldizkariaren izena kurtsibaz, bolumena beltzez, orriak.

Adibidez: [5] PUSKA M.J. eta NIEMINEN R.M. 1994. «Theory of positrons in solids and on so- lid surfaces». Reviews of Modern Physics 66, 841-896.

c) Sareko erreferentzien URLarekin batera web orrialdearen eguneratze-data adierazi beharko da.

10- Bidalitako artikulua ez da beste inon argitaratua izan ezta argitaratua izan dadin beste aldizkari batera bidalia ere.

11- Erredakzio-batzordeko zuzendariak gaian aditua den bati bidaliko dio artikulua. Honen iruzkinak eta euskarari buruzko gomendioak egileari itzuliko zaizkio. Egileak zuzenketak egin eta gero, artikuluaren argitalpenaz azken erabakia erredakzio-batzordeak izango du.

12- Egileari 25 separata dohanik bidaliko zaizkio.

Ekaiako erredakzio batordeko zuzendaritza

Ekaia 24rako artikulu eske

Adiskide estimatua,

Ekaia aldizkariko kideok 2011. urtearen bukaera aldera argitaratuko den EKAIA 24. zenbakirako artikulu eske gatoz. Ezagutzen ez duzuenontzat, Ekaia EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria da; euskarazko ikerkuntza eta dibulgazio zientifikoan oinarriturik bere bidea egin nahian diharduen etxeko aldizkaria.

Egunetik egunera gure aldizkaria euskal komunitate unibertsitarioan ezagunagoa eta erabiliagoa izatea da gure helburu nagusia. Horrez gain, argi dago Ekaiak zabalkuntza behar duela mundu zientifiko-teknologiko osoan. Horrexegatik, aspalditik buruan darabilzun lan hori euskaraz idatzi eta Ekaiara bidaltzera gonbidatu nahi zaitugu.

Zuen ekarpena bai Ekaiaren helbide elektronikoaren (ekaia@ehu.es), zein OJS (http://www.ehu.es/ekaia) on-line  sistemaren bidez  bidal dezakezue. Horrez gain, Ekaiaren inguruko berrien jarraipena egiteko gure bloga irakurri dezakezue ondorengo helbidean: http://www.ehu.es/ehusfera/ekaia (egileentzako gidalerroak bertan daude eskuragarri).

ARTIKULUAK BIDALTZEKO EPE MUGA 2011KO MAIATZAREN 31 IZANGO DA!!!

Parte hartu eta egin zure aukera Euskarazko Zientzia eta Teknologiaren alde. Guztion lanarekin erronkak aurrera eramatea posible da eta.

Jon Zarate Sesma

Ekaiako zuzendaritza-batzordea

Patxi de la Hoz, I. Koldo Mitxelena Sariaren irabazlea, Zientzia Esperimentaletan

“Unibertsitate mailan, ikerkuntzan edo irakaskuntzan, egunero euskara erabili behar dugun irakasleok erreferentzia gehiago edukitzea eskertuko genuke. Dagoeneko, material interesgarri batzuk prestatu badira ere, ondo legoke gure lana gehiago koordinatzea, besteek egin duten gauzen berri edukitzea, pixkanaka-pixkanaka adostasunak bilatzeko, terminologia eta estilo aldetik”.

http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&Itemid=1&catid=121&id=351&lang=eu&view=article

Ekaia: Gure aldizkaria

Adiskide estimatua,

Ekaia aldizkariko kideok urte berriarekin EKAIA 23 ale berriarekin gatoz. Ezagutzen ez duzuenontzat, Ekaia EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria da; euskarazko ikerkuntza eta dibulgazio zientifikoan oinarriturik bere bidea egin nahian diharduen etxeko aldizkaria. Urte berriarekin batera erronka berriei heldu nahi diegu eta lasterketari hasiera emateko zureganaino heltzea da eman beharreko lehen pausoa. Horregatik arropa berriekin jantzita indarrez datorkigun Ekaia 23 eraberritua aukeztu nahi dizugu.

Egunetik egunera gure aldizkaria euskal komunitate unibertsitarioan ezagunagoa eta erabiliagoa izatea da gure helburu nagusia. Horrez gain, argi dago Ekaiak zabalkuntza behar duela mundu zientifiko-teknologiko osoan eta unibertsitateko erabileratik haratago joan behar duela. Erronka hauen iturri diren beharrizanok, argi eta garbi laburbiltzen ditu Patxi de la Hozek, I. Koldo Mitxelena Sariaren irabazleak, ondorengo hitzetan: “Unibertsitate mailan, ikerkuntzan edo irakaskuntzan, egunero euskara erabili behar dugun irakasleok erreferentzia gehiago edukitzea eskertuko genuke. Dagoeneko, material interesgarri batzuk prestatu badira ere, ondo legoke gure lana gehiago koordinatzea, besteek egin duten gauzen berri edukitzea, pixkanaka-pixkanaka adostasunak bilatzeko, terminologia eta estilo aldetik”.

Horrexegatik, Ekaiaren edukiez gozatzeaz gain, ordenagailuan jarri eta aspalditik buruan darabilzun lan hori euskaraz idatzi eta Ekaiara bidaltzera gonbidatu nahi zaitugu. Zuen ekarpena bai Ekaiaren helbide elektronikoaren (ekaia@ehu.es), zein OJS (http://www.ehu.es/ekaia) on-line  sistemaren bidez  bidal dezakezue. Horrez gain, Ekaiaren inguruko berrien jarraipena egiteko gure bloga irakurri dezakezue ondorengo helbidean: http://www.ehu.es/ehusfera/ekaia.

Parte hartu eta egin zure aukera Euskarazko Zientzia eta Teknologiaren alde. Guztion lanarekin erronkak aurrera eramatea posible da eta.

Jon Zarate Sesma

Ekaiako zuzendaritza-batzordea

Ekaia 2.0

Ekaia, ezagutzen ez duzuenontzat, EHUko euskarazko zientzia eta teknologia aldizkaria da. Duela 22 urte sortu zenean osotasunean euskara hutsez idatzitako lehenengo aldizkari zientifiko-teknologikoa izan zen. Garai hartatik gorabehera ugari izan ditu gure aldizkariak, guzti horiek gainditu ostean etorkizunari indar berrituta heldu nahi diogu etahorretarako  gaur egungo modernotasunetara moldatu beharrean aurkitzen gara.

Aldizkariaren bizi-iraupenerako ezinbestekotzat jo dugu, batetik, eman diogun itxura berria eta, bestetik, web 2.0-k ematen dizkigun baliabideak aprobetxatzea gure aldizkaria lau haizetara hedatu eta ezagutarazteko. Horregatik, eraberritutako Ekaia 23-ren argitalpenarekin batera jaio da blog hau.