Creanova EHUko udako ikastaroetan 2

Gaurko saioa (2010, uztailak 6) oso dinamikoa izan da, teoria, praktika, adibideak, bideoak, teknikak eta dinamikak ikusi, sentitu eta gozatu ahal izan ditugulako.

Udako ikastaroa, uztailaren 6ko hizlariak

Lehenik, Kitte Marttinen-ek (Haaga-Helia, University of Applied Sciencies) Finlandiako ikuspegia ekarri digu. Finlandia lehen postuetan dago Europan egindako berrikuntza-eskalan eta horretarako arrazoi desberdinak aipatu ditu:

- Ingurunea: lurralde txikia, ikastea gustuko duen biztanleria, guda asko bizi izan dituena…

- Hezkuntza-sistema: irakasleak ondo ikusita daude sozialki, giro erlaxatua, familiekiko kooperazioa, eskola bakoitzak askatasuna du programak garatzeko…

- Sormenari lotutako faktoreak: hierarkia gutxi, autonomia, giro fisiko zein psikologiko egokia…

- Lan kooperatiboa eta PBL metodologiak (Project Based Learning)

- Helduen heziketari garrantzi handia ematen zaio: aurrekontu altua, zentru asko, eskuhartze altua…

Creanova Proiektuaren Finlandiako esperimentuan, faktore hauetan eragin da bereziki: leku ezohikoak, autonomia altua helburuak ezartzeko, talde nahastuak, egiten ikastea eta hierarkiak apurtzea. Esperimentua Turismo Eskolan garatu dute eta proiektu bat garatu dute enpresekin batera. Bertan, irakaslea laguntzaile baino ez da izan. Teknika sortzaileak aplikatu dira: De Bono-ren “6 kapelak” eta “storytelling” batik bat, baita PBL irekia (askatasun handikoa).

Ondoren, Alan Bruce-k (Universal Learning Systems) Irlandako sistema azaldu du: ikasturte luzea, azterketak, eskola pribatuak, erlijiozkoak, oso formalak… Gobernuak Finlandian egiten dena kopiatu nahi du egiturak aldatu gabe eta hori ez da hurbilpen egokia. Praktika onen transferentzia egiteko lekuan lekuko egiturak, kokapena eta abar hartu behar dira kontuan, baita historia ere. Adibidez, Irlandaren kasuan, sormena sustatzeko baino faktore gehiago dago sormena suntsitzen dutenak: elitismoa, kontrola, boterea, aldaketarako erresistentzia, zigorrak…

Nolanahi ere, programa batzuk prestatu dituzte egoerari aurre egiten hasteko, besteak beste gizartea prestatzeko programak: Expac (Conflict of Interest) programa, adibidez, britaniarren aurka borrokatutako irlandarrekin egin den programa da, komunitate arteko hausturak gainditzeko. Programa hau beste leku batzuetara eraman dute: Kosovo, Gernika…

Emozioak maneiatzeko teknikak eta sormena

Goiza ixteko, Isabel García Franco-ren txanda etorri da (Daiteke-Careers&Jobs S.L. – Donostia). Helduen gaitasun sortzaileen garapenari buruz aritu zaigu baina hori baino gehiago, praktikan jarri ditu teknika batzuk, dinamika hobeto uler genitzan. Bizipen handiko saioa izan da, ikastaroko partaideak mugimenduan eta emozioan kokatu dituena. Saio honen bideo batzuk argitaratuko ditugu aurki.

Arratsaldean, Jose Luis Fernández eta Iñaki Mujikak (Tknika – Eusko Jaurlaritza) Lanbide Heziketako ikasleekin egindako esperimentuaren bideoa erakutsi digu. Espezialitate desberdinetako ikasleak Zarauzko barnetegira eraman eta hainbat dinamika erabili zituzten ikasleen ekintzailetasuna, berrikuntzarako motibazioa eta sormena pizteko/areagotzeko. Hala, ikasleek askatasun handiagoz aritzeko aukera izan dute, desberdinekin elkarlanean eta ingurune berezian (zenbaitetan hondartzan), Creanova proiektuko faktoreen eragina esperimentatzeko. Oso positiboa izan da esperientzia euren ustez, une honetan esperimentuko datuak prozesatzen ari dira proiektuan.De Bonoren txapelak. Udako ikastaroa, uzt 6 2010

Amaitzeko, mahai-ingurua De Bono-ren 6 txapelen teknikarekin garatu da, hiru taldetan bildurik. Taldeka, sormenaz eta berrikuntzaz hitz egin da eta ikaskuntzaren hobekuntzarako erronkak izan dira hizpide. Hala, mahai-inguru partehartzailea izan da, bertaratutako guztiek hartu baitute parte.

Bikaina eguna!!

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>