Gaur eta bihar, uztailaren 5 eta 6an, Donostian ariko gara Creanova Proiektua aurkezten eta praktika on batzuk erakusten.
Lehenik eta behin, Ana Eizagirrek proiektuaren nondik norakoak eta marko teorikoa aurkeztu du. Batez ere, praktika onak identifikatzeko eta aztertzeko proiektuan dugun eredu malgua aurkeztu du, lau kontzeptutan oinarriturik:
-
-
-
- Premia
Askatasuna
Elkarrekintza
Ingurunea
- Premia
-
-
Anaren ostean, Alan Bruce (Universal Learning Systems) sormenaz eta berrikuntzaz aritu zaigu. Bi kontzeptu hauei buruz hitz egiteko testuingurua hartzea ezinbestekoa da: gure mundu globalizatua. Aldaketari erantzuteko zalutasuna erabili behar da eta ez da pentsatu behar berrikuntza halako Grial Saindua dela. Hori bai, ikaskuntza dialogikoa eta ikaskuntza hedatzailea (expansive learning) aldaketak lortzeko bide egokiak dira, bere esanetan.
Alan Bruce-ren aurkezpenean, azpimarratu du berrikuntza bereziki sektore batzuetan kontzentratzen dela eta askotan, helburu “itsusiekin” edo ilunekin lotuta egon dela: guda, botere militarra… Gizarte-berrikuntzan dago, baina, gakoa, eta horren aldeko apostua egin du Creanova proiektuak.
Estatuak ezegonkorrak diren garai honetan, zaila izango da aldaketak sartzea, baina ezinbestez erreakzionatzen dute gobernuek aldaketen aurrean. Hala, berrikuntza disruptiboak, alegia, ohiko irtenbideak ordezaktzen dituztenak, izango dira eraginkorrenak testuinguru honetan.
Bai Ana Eizagirrek eta bai Alan Bruce-k azpimarratu dute bidea ez dela bestek egiten dutena kopiatzea, baizik eta testuinguru bakoitzean bide berriak sortzea, beste leku batzuetan egiten denari begira baina testuinguru propioak dituen ezaugarriak probestuz.
Bihar arratsalderako, saio aktibo bat prestatu dugu ikaskuntza-teknika batzuk praktikan jartzeko.

