erREsonantzian. Gorputza, ahotsa, hitza eta performatibitatearen bilgunea gaur egungo arte-ariketetan aztertzeko mintegia
erREsonantzian. Gorputza, ahotsa eta performatibitatea izenburupean gorputza, ahotsa eta performatibitatearen bilguneari buruzko hurbilketa teoriko-praktikoak proposatzen dituen egun biko mintegi bat garatuko da. Poesia, entsegua, dantza, bideoa, musika eta bertsolaritza izango dira adierazpen mota hauen loturaren baitan arakatzea ahalbidetuko duten arte-diziplinak. UPV/EHUren Bizkaia Aretoa eta La Fundición izango dira BizBAKen ekimen hau hartuko duten egoitzak maiatzaren 9an eta 10ean.
Mintegiak eztabaida gune bat sortu nahi du praktika hauen, beraien topalekuen eta elkarguneen espezifikotasunaren inguruan, eta baita gaur egungo eztabaida artistiko eta teorikoari egiten dioten ekarpenaren inguruan ere. Horretarako, egun teorian edota jardun artistikoetatik abiatuta egiten diren hitzaldi, kode eta narratibitate batzuk aztertuko dira.
erREsonantzian maiatzaren 9an abiatuko da 2004ko Pesia Sari Nazionala den Chantal Maillardek arratsaldeko 18.00etan UPV/EHUren Bizkaia Aretoan emango duen hasierako hitzaldiarekin; maiatzaren 9an eta 10ean, dantza garaikideko bi emanaldi izango dira Deustuko La Fundición aretoan eta UPV/EHUko Bizkaia Aretoan, hurrenez hurren; eta egitaraua osatuko dute, Chus Dominguezek zuzendu duen “Impregnaciones de la Srta. Nieve y Guitarra” bideoaren proiekzioak eta, Maialen Lujanbio, Idoia Zabaleta eta Ixiar Rozasen eskutik, ahotsa, gorputza eta hitzaren topaketaren erakustaldi praktikoa den “Ahotsa, lengoaia eta performatibitatea: hurbilketak praktikatik” solasaldiak.
Programa
Maiatzak 9, astelehena
UPV/EHU. Bizkaia Aretoa
Abandoibarra etorbidea 3. 48009 Bilbo
Sarrera dohainik
18:00 Inaugurazio hitzaldia
Chantal Maillard (idazketaz, desagertzeaz eta aztarnaz)
20:30 Dantza (La Fundiciónen)
Impregnaciones de la Srta. Nieva y Guitarra
Mónica Valenciano
Maiatzak 10, asteartea
UPV/EHU. Bizkaia Aretoa
Abandoibarra etorbidea 3. 48009 Bilbo
Sarrera dohainik
11:30 Mónica Valenciano eta Ixiar Rozasekin solasean
13:00 Bideo emanaldia
Impregnaciones de la Srta. Nieve y Guitarra
Zuz.: Chus Gutierrez
17:00 “Ahotsa, lengoaia eta performatibitatea: hurbilketak praktikatik” Maialen Lujanbio, Idoia Zabaleta. Moderatzailea: Ixiar Rozas
19:30 Dantza
Fisura nº3: Txoriak. Idoia Zabaleta

