Categorías

inaugurazio eguna!!!

Bizkaia Aretoak, UPV/EHUko Abandoibarran daukan paraninfo berriak, programazio kulturala hasiko du lehen erakusketen inaugurazioarekin.

Hiru erakusketek osatzen dute inaugurazio-esposizio hau eta hirurek jorratzen dute ondarearen kontzeptua oso ikuspuntu ezberdinetatik .

Erakusketa horien inaugurazioa BizBAKen (Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura) denboraldi berrien abiapuntua da. BizBAK UPV/EHUk Bizkairako pretatzn duen programazio kulturala da eta hemendik aurrera Bizkaia Aretoa izango du egoitza.

Inaugurazioa ostegunean, Otsailak 10, 19etan izango da. Ikusi arte!!!

Edizio Anitza / Edición múltiple

Erreakzioa-Reacción

Erreakzioa-Reacción arte feministaren kolektiboak Euskal Herriko artista emakumezkoen lana gizarteratzearen alde jardun du etengabe lanean azken 15 urteetan.

Oraingoan, Edizio Anitza / Edición múltiple proposamena dakarkigute, artxiboaren eta erakusketa kolektiboaren tarteko tresna. UPV/EHUren bildumako artelan batzuk eta deialdi ireki baten bidez zenbait parte‑hartzailek utzitako beste batzuk nahasirik, gure herrialdeko emakumeek egiten duten artearen aniztasuna eta konplexutasuna helarazi nahi diote ikusleari, gehienetan ezkutuan eta isilpean gelditzen baita ondare bikain hori.

Etsaia / El enemigo

weareQQ. Usue Arrieta eta Vicente Vázquez

Usue Arrieta eta Vicente Vázquez artistek tresna hausnartzaile/estetiko bat sortu dute, kultura bisualari eta kultura politikoari lotutako erreferentziak elkarrekin nahasiz.

Hala, ikuspuntu ironiko eta parodiko batetik landu dituzte iragan hurbileko baldintzatzaile ideologikoak (ikono esanguratsu bat erabiliz irudikatu dute 68ko maiatza: Jean-Luc Godard-en La chinoise), baina, aldi berean, kritikoak dira gaur egungo kultura ekoizpena baldintzatzen duten mugekin. Azken batean, gaur egungo arte eszenan ikusleari eskain dakiokeen lanik burutsuenetako batez ari gara.

XXXXX

Nader Koochaki

Soziologoa izaki, giza zientzien esparruan gogoetari eta behaketa parte‑hartzaileari buruzko lanak egiten hasi zen Koochaki, eta, ondoren, landa lanaren berezko espaziotik artea erakusteko tresnak arakatzera igaro zen, ikerketa formatu berri gisa harturik.

Lan honetan, Koochakik hainbat motatako erreferentziak nahasi ditu: batetik, behaketa antropologikoaren emaitzetatik sortutakoak (Oñatiko artzain txakurren lehiaketa), eta, bestetik, lehiaketa horren telebista emanaldia bera, behatu eta ikertu beharreko eremutzat harturik.

Horrenbestez, elkarrekin gurutzatzen ditu bitartekotasun maila motak, tresna eta testuinguru motak, eta baita irudikatze sistema motak ere; eta nahasketa horrek zalantzan jartzen ditu bai diziplinaren araberako bereizkuntzak bai gure mundu ikuskera ustez baldintzatzen duten kategoria errotuak ere, hala nola “natura” eta “kultura”.

Deje una respuesta

 

 

 

Puedes utilizar estos tags HTML

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>